BERRIAK / Ekintzailetza

Nahia Alonso, HIRUKI SHOP: beste kontsumo mota batean sinesten dut, arduratsua eta kontzientziarekin burututakoa”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko ekaina

Gaurkoan Nahia Alonso ekintzaile gaztearekin elkartu gara, Lekeition ireki duen Hiruki Shop concept store berriari buruz hitz egiteko. Ez baduzu ezagutzen irakurri arretaz, Nahiak denda bat baino gehiago eskaintzen du, bizitza eta kontsumoa ulertzeko modu berri bat ekarri du eskualdera.

1.     Nondik sortu zen zure enpresa sortzeko ideia?

Ideia aspalditik neukan baina kazetaritza gradua ikasten hasi nintzen arte (betiere moda mundura bideratzeko asmoarekin), ez nuen modu serioan planteatu. Unibertsitate urteetan negozioaren ideia lantzen joan nintzen, eta azkenik, gradua bukatu eta pentsatzeko urte bat hartu ostean, proiektu honi hasiera ematea erabaki nuen.

Denbora aurrera joan ahala gizartearen kontsumitzeko modua nola aldatu den ikusi dut, eta marka handiek gizartea doktrinatu dutela nabaritu dut, arduragabea den low-cost kontsumo mota batera ohituz. Kontsumo mota honek ondorio batzuk ditu, esaterako lan esplotazioa edo ingurumenean inpaktua.

Ondorioz, azken urteetan nire kontsumitzeko modua aldatu egin da. Beste kontsumo mota batean sinesten dut, arduratsua eta kontzientziarekin burutzen dena. Orain marka txikien aldeko apustua egiten ahalegintzen naiz, gizartea eta ingurumena errespetatzen duten markak, kalitatea kantitatearen aurretik jartzen dut eta ez dut bakarrik prezioa begiratzen, atzean dagoen guztiari ere erreparatzen diot: produktu bakoitza nork eta non ekoizten duen, ekoizpen metodoak, markaren filosofia, ingurumen eta gizarte izaera...

Modu honetan kontsumitzen hasi naizenez eta moda asko gustatzen zaidanez, kontsumo mota hau ezagutzera emateko beharra sentitzen dut. Horregatik ireki dut negozio mota hau, aurretiaz aipatutako ezaugarri guztiak biltzen dituen marka anitzeko denda bat.

2.     Ze zailtasun eta ze erraztasun izan duzu prozesuan zehar?

Egia esan gehiago izan dira zailtasunak erraztasunak baino. Honekin ez dut inor gogogabetu nahi, prozesuaren parte da eta ez dago beste erremediorik. Zerbait nahi duenari zerbait kostatzen zaio.  Ni beldur eta zailtasunei aurre egiteak sortzen didan poztasunarekin geratzen naiz, eta baita ikasitako guztiarekin.

Edozein proiektutan, eta lehen aldiz ekintzaile zarenean, ezagutzen ez dituzun gauza askori egin behar diozu aurre, eta horrek zaildu egiten du askotan aurrera egitea. Zailtasun bat aipatzearren... alderdi ekonomikoa. 25 urterekin ekintzaile izan nahi baduzu, izan ditzakezun aurrezki guztiak erabiltzea tokatzen zaizu, eta baita kreditu bat eskatzea. Lehen urteetan horrekin bizi behar da, eta ez da erraza.

Bestalde, esan beharra daukat askotan zailtasunak errazagoak izan direla Leartibai Garapen Agentziaren laguntzari esker. Argi erakusten dute ekintzailetza errazagoa dela laguntza pixka batekin.

3.     Ze zerbitzu eskaintzen duzu eta zerk ezberdintzen zaitu beste denda batzuetatik?

Egungo eskaintzatik ezberdintzen nauena Lekeitioko lehen concept storea izatea da. Denda baten eta concept store baten arteko aldea concept storeak bizitzeko modu baten inguruko dendak direla da, eta ez merkataritza jarduera jakin baten ingurukoak. Horregatik, Hiruki Shop-en berdin berdin aurkitu ditzakezu galtzerdiak edo liburuak. Denda mota hauetan artea, moda eta kulturak bat egiten dute artista, sortzaile eta diseinatzaile ezberdinen eskutik.

Saltzen dudana atzean istorio bat duten produktuak dira, hirugarren pertsonek egin dituztenak eta bakoitzaren bizitza ikusteko modua, filosofia eta produktuak sortzerakoan daukaten motibazioa erakusten digutenak.

4.     Ze bezero mota daukazu?

Egia esan pixka bat denetarik, genero eta adin ezberdineko jendea etortzen da. Pixkanaka gure kontsumitzeko modua aldatu dugunak gero eta gehiago garela ikusi dezaket. Gero eta bezero gehiago aurkitzen dut kalitatearen aldeko apustua egiten; prezioaren atzean zer dagoen ulertzen duen bezeroa gero eta ugariagoa da.

5.     Ze metodo erabili duzu zure bezeroak erakarri eta / edo fidelizatzeko?

Batez ere sare sozialak eta ahoz ahoko komunikazioa. Beti ahalegintzen naiz nire bezeroei tratu ona eta salmenta zein salmenta osteko zerbitzu egokia eskaintzen, eta fidelizatzeko orduan ere faktore garrantzitsuenetakoa horixe bera izan daitekeela uste dut.

6.     Negozio hau mantentzeko bidea zein dela esango zenuke?

Hitz bakar batean EGOKITZEA. Teknologia berrietara egokitzea eta balizko bezeroen beharrak gertutik jarraitzea, gero asetzeko prest egoteko. Eta nola ez, egunero ikasten jarraitzea.

7.     Zeintzuk dira zure etorkizuneko planak?

Enpresaren zerbitzuak handitzeko proiektu berri bat daukat eskuartean, webgune bat sortzea online saltzen hasi ahal izateko.

 

HIRUKI SHOP

Nahia Alonso

Gamarra 3   Lekeitio

946 04 83 27

https://www.facebook.com/hiruki.shop/

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 22 1 2 3
week 23 4 5 6 7 8 9 10
week 24 11 12 13 14 15 16 17
week 25 18 19 20 21 22 23 24
week 26 25 26 27 28 29 30