Ecolaundry Markina-Xemein
I 2020ko otsaila I
Javier Salaberria
ECOLAUNDRY MARKINA-XEMEIN
Beheko Mojen Plaza 4
Markina-Xemein
Webgunea: www.ecolaundry.es
Heldu da Ecolaundry Garbitegi Autozerbitzua Markina-Xemeinera!
Ireki berri dugu Markina-Xemeinen garbitegi ekologiko autozerbitzua. Zerbitzu honekin erosotasuna eta malgutasuna eskaintzen dizugu arropa garbitzerakoan. Horrez gain, ingurumena zaintzeaz ere arduratzen gara; produktu ekologikoak erabiltzeaz gain, ur eta energia minimoa kontsumitzen baititugu. Hori dela eta, dirua aurreztuko duzu, gure prezioak oso lehiakorrak baitira.
Garbiketaz gain, gure punta-puntako makinek arropa lehortu ere egiten dute. Gainera, zimurren kontrako sistema daukagu: azkarra eta erosoa.
Kontzientzia ekologikoa kontuan hartuta martxan jarri dugun proiektua da hau. Ekintza jasangarri eta birziklagarriak lantzen ditugu, eta helburu sozialekin bat egiten dugu.
Zatoz eta ezagutu gaitzazu. Ziur gaude gustatuko zaizula!
*Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko Behargintza programaren laguntza jaso du.