BERRIAK / Ekintzailetza
5.000 euroko laguntza enpresak abian jartzeko eta sortzeko
I 2021eko ekaina I
Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa berri bat martxan jarri duten ekintzaileentzako dirulaguntza programa kaleratu du aurten ere
Dirulaguntzaren zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da entitate onuradun bakoitzeko. Prestakuntza-ikastaroa eta aholkularitza egin ez duen baina Dekretuan ezartzen diren baldintza guztiak betetzen dituen bazkide edo sustatzaile bakoitzeko 2.000 euro igo ahalko da zenbateko hori; gehienez ere, bost bazkide edo sustatzaile. Erakunde onuradun bakoitzak gehienez jaso dezakeen kopurua 15.000 euro dira.
Laguntza jasotzeko betebeharreko baldintzak hauek dira:
• Enpresa berria Bizkaian kokatua egotea eta ekintzailea enpresa sortu baino gutxienez hiru hilabete lehenagotik lurraldean bizi izana.
• Enpresa 2020ko urriaren 13tik 2021eko irailaren 30era bitartean alta hartuta egotea.
• Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatea.
• Erakunde laguntzaileren batekin, Leartibai Garapen Agentziarekin, bideragarritasun plana landu izana eta 30 orduko ikastaroa egitea.
Gainera, aurten laguntza berri bat gehitu da programa honetara: Enpresen Finkapena.
2019-2020 bitartean Bizkaiko Foru Aldundiko enpresa sorrerarako laguntzak jaso zituzten negozioek eskatu ahal izango dute.
2021eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean gauzatutako ekintza hauek izango dira diruz lagunduko direnak:
• Enpresaren jarduerarekin lotutako marketin-plan bat egitea.
• Digitalizazio-jardueretatik eratorritako gastuak.
• Enpresaren lehiakortasuna hobetzeko prestakuntza gastuak.
• Laguntza tekniko espezializatuko zerbitzuen gastuak: enpresaren bideragarritasuna edo merkatuan duen posizioa hobetzea; negozioa garatzea; produktua, zerbitzua edo prozesua hobetzeko; eta nazioartekotzearen bideragarritasuna, erantzukizun soziala edo ingurumen-eragina hobetzea.
Kasu honetan, gehieneko laguntza 2.000 eurokoa izango da.
Enpresa Proiektu Lehiaketa eta Ekintzaile Eguna
Iaz Covid-19aren ondorioz bertan behera geratu bazen ere, aurten berriro irekiko da Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketa. Irailaren hasieran izango da, eta aurreko urteetako negozio berriak ere kontuan hartuko dira.
Sariak:
• Merkataritza, turismo, ostalaritza eta zerbitzuen ideia onenaren saria: 1.500 €.
• Berrikuntza edo industria alorrean 2.000 €ko saria egongo da.
• Kooperatiba izaera juridikoa hartu duen ideia onenaren saria: 2.000 €.
Horren harira, Lea-Artibaiko Ekintzailearen Eguna ospatuko da urriaren 2an, larunbata, Markina-Xemeinen. Ekintzailetzaren garrantzia azpimarratzeaz gain, azken urteetan sortutako enpresen inguruko informazioa, animazio ekintzak eta abar izango dira, eta proiektu lehiaketaren sariak banatuko dira.
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL