BERRIAK / Ekintzailetza
Eskualdeko 20 ekintzaile enpresa sorrerarako oinarrizko kontzeptuen ikastaroan
Eskualdeko 20 ekintzailek “Enpresa sorrerarako oinarrizko trebakuntzan” parte hartu dute. Ikastaro hau Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz antolatzen da eta erakunde honek kaleratzen dituen laguntzetara aurkezteko ezinbesteko betebeharra da.
Enpresa sorreran eta sortzerakoan kontutan izan behar diren atal ezberdinen azalpenak ematen dira, euren artean, merkatuaren azterketa, oinarrizko kontzeptu ekonomikoak, forma juridiko ezberdinak, finantzazioa lortzeko dauden bide ezberdinak,…
Honetaz gain, Leartibai Garapen Agentziako teknikarien aholkularitza indibidualizatua jasotzen dute euren bideragarritasun plana lantzerakoan.
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL