BERRIAK / Ekintzailetza

“Ekin Lea-Artibain” solasaldi birtuala eskualdeko ekintzaileak ezagutzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko urria I

Leartibai Garapen Agentzia-Behargintzak eta Azaro Fundazioak urriaren 29rako “Ekin Lea-Artibain” solasaldi birtuala antolatu dute. Herribixi Koop. Elkarteko Eneko Arrateren dinamizazioarekin eskualdeko bi ekintzailek beraien esperientzia partekatuko dute urriaren 29an, 17:00etatik aurrera, Instagram Direct bidez ikusi ahal izango den jardunaldian. Ekintzaile gonbidatuak Amaia Retolaza, irudi pertsonaleko aholkularia eta “7 seconds”-en sortzailea, eta Janire Alonso, “Garatea Altzariak”-eko kidea izango dira.

 

@leartibai_garapen_agentzia

@garatea_altzariak

@7seconds.coaching.irudi

@azaro_fundazioa_leaartibai

 

Zuzenean ikusteko aukerarik ez dutenek Leartibai Garapen Agentziaren Youtube kanalean izango du ikusgai. Ez galdu elkarrizketa interesgarri hau eta ezagutu eskualdeko ekintzaileak!

 

SarekinWeek, Sarekin-en egitasmoa

Aurten, lehenengo aldiz, urriaren 26tik 30era SarekinWeek egitasmoa antolatu dute Sarekin Bizkaiko hainbat erakundek eta eragilek osatutako sarearen ekimenez. Bizkaiko ekintzaileei zuzendutako elkarrekintza espazio bat izango da, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziarekin eta Sarea osatzen duten erakundeekin batera elkarlanean.

2018an Bizkaiko hainbat erakundek eta eragilek osatutako sarea da Sarekin “Bizkaia Ekinean”.  Egitasmo honen helburua ekintzailetza sustatu eta ekintzaileak erdigunean jartzea da. Ekintzaileek Bizkaian eskura dituzten baliabide eta laguntza interesgarrien berri ematen du eta baliabide zein laguntza horiek modu ordenatuan eta koordinatuan eskaintzen ditu, kultura ekintzailea sustatzeko, enpresa proiektu berriak garatzeko, finantzaketa bilatzeko eta enpresak sortu, abiarazi nahiz egonkortzeko. Sarekin-ek arreta berezia jartzen du ekintzailetzaren sustapenean.

SarekinWeek egitasmoaren inguruko informazio guztia www.sarekinweek.eus atarian aurkituko duzue.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2022 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4 5 6 7
week 32 8 9 10 11 12 13 14
week 33 15 16 17 18 19 20 21
week 34 22 23 24 25 26 27 28
week 35 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe