BERRIAK / Ekintzailetza
Kukua Taberna
I 2019ko iraila I
Isabel Ortega Altuna
KUKUA TABERNA
Kantoipe nÂș 10
Ondarroa
Telefonoa: 944362133
kukuamente
Kukua Tabernan toki erosoa eta giro ezin hobea aurkituko duzu. Familian, lagunekin edo bakarrik denbora atsegina igarotzeko leku aparta da.
Goizean goiz gosari bikaina egiteko aukera izango duzu. Baita egun erdian edo arratsaldean kafea hartu eta mokadutxo bat jateko ere. Gainera, asteburuetan bazkariak eta afariak ere ematen ditugu, eta ez edonolakoak: Slow food filosofia jarraitzen dugu. Horren bidez, bizitza eta elikadura-estilo osasuntsu eta zentzudun baten oinarriak finkatu nahi ditugu; hau da, guretzat jatea ez da biziraupen ekintza bat, gastronomia eta zaporeak bizitzako momentu onenekin lotzen ditugu. Nori ez zaio gustatzen ondo jatea?
Horregatik, garrantzi handia ematen diogu kalitatezko osagaien bidez egindako janariari; Slow food-ak bizitzaz gozatzen laguntzeaz gain, bizitza gozotzen ere laguntzen digulako. Hori gutxi balitz, badakigu zer nolako eragina daukan gure osasunean ere, jaten duguna baikara. Beraz, gure eskaintza osoa Km 0 produktuetan oinarritzen da: bertokoa kontsumitzea baino ezer hoberik ez dagoelako.
Gure berezitasuna hanburgesak dira. Horrez gain, hainbat motatako bokatak, plater konbinatuak, entsaladak eta abar eskaintzen ditugu, denak goxoak bezain ederrak. Zatoz probatzera!
Jarraitu gaitzazu instagramen @kukuamente bidez eta erabili #kukuamente hashtag-a guregana zatozenean zure argazkiak igotzeko. Zure zain gaude!
*Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko Behargintza programaren laguntza jaso du.
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL