BERRIAK / Ekintzailetza
Consulta de Psicoterapia Aitziber Torre
I 2019ko uztaila I
Aitziber Torre Aboitiz
Consulta de Psicoterapia Aitziber Torre
Iñigo Egiluz enparantza 5, 2º eskuina
48288 Ispaster
Telefonoa: 680951489
Emaila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
aitzibertorre
Aitziber Torre-Psicóloga
Aitziber Torre Aboitiz
Psikologia kontsulta bat ireki dut Ispasterren, Lea-Artibai eta Busturialdeko eskualdeetan krisian dauden pertsonei edota garapen pertsonala bilatzen dutenei laguntza emateko helburuarekin.
Haur, nerabe eta helduentzako psikoterapia indibiduala eskaintzen dut, korronte psikoanalitiko batetik, eta pazientearekin batera, bere jokaeraren jatorria, zergatia eta xedea aztertzen saiatuko gara. Horrela, bere burua hobeto ezagutuko du eta barneko gatazken nondik norakoak ulertzeko tresnak eskuratu ahal izango ditu.
Lan psikoterapeutikoaz gain, tailer eta ikastaro desberdinak antolatzeko laguntza ere eskaintzen dut; hau da, edozein ikastola, elkarte, kultura-etxe, ahalduntze-eskolak…ikastaro bat eman nahi badute, edukiak nirekin zehaztu eta adostu ahal izango dituzte. Proposatzen diren edukiak hurrengoak dira: droga-mendekotasun prebentzio tailerrak, haur eta nerabeentzako tailer psikoedukatiboak, genero indarkeriaren aurkako sentsibilizazio tailerrak, feminismoa eta ahalduntze prozesua, eta abar.
*Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko Behargintza programaren laguntza jaso du.
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL