BERRIAK / Eskualdeko Proiektuak

Tokiko Ekintzak 2018: eskualdeko proiektu estrategikoen garapena eta enpleagarritasuna uztartzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko uztaila

2018ko ekainaren 20ko EHAAn Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2018ko diru-laguntzen deialdia argitaratu zen. 2018ko deialdi honetan Lea-Artibai eskualdeari dagokion aurrekontua 118.276,91 eurokoa da (iaz baino zertxobait handiagoa). Eskaria egiteko azken eguna 2018ko uztailaren 13a izan zen.

Beste deialdietan bezala, enplegu foroak eta alkateen foroak eskualdearen garapenerako proiektuak proposatu zituzten eta horien arteko aukeraketa bat egin zen. Proiektu hauek eskualdeko enplegu planeko helburuen arabera definitu ziren.

Beraz, 2018ko deialdi honetara guztira 11 kontratazio egiteko proposamena helarazi da, hurrengo proiektuak garatzeko helburuarekin:

• Lea Artibaiko bidezidorren mantenimendua eta garbiketa

• Elikadura estrategia: ekintza pilotuen lanketa

• Ibilbideen plan integrala: produktu definizioa eta merkaturatzea

• Lea Artibai helmugaren digitallizazioa

• Lea Artibaiko merkataritzaren glokalizazioa: erronka berrietarako erantzun berriak

• Egungo Lea-Artibaiko industria zoruaren analisia eta herri arteko garraio publikoko komunikazioa

• Udalerri txikietan ekintzailetza aukerak aztertzea

Urtero lez kontratazioak egiteko lan eskaintzak Lanbideko web orrian publikatuko dira. Halaber, aurtengo berrikuntzen artean enpresa pribatuei kontrataziorako eskaintzen zitzaien diru-laguntza  bertan behera geratu dela da, aurreko edizoetan izan diren zailtasunak medio.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 35 1 2
week 36 3 4 5 6 7 8 9
week 37 10 11 12 13 14 15 16
week 38 17 18 19 20 21 22 23
week 39 24 25 26 27 28 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe