Europa 2020 estrategia

Inprimatu

Ekonomia eta gizarte arloan, azken urteetan emandako aurrerapausuak kolokan jarri ditu krisi egoerak eta Europako ekonomiaren egituraren ahuleziak azaleratu dira. Hau dela eta Europa 2020 sortu da, krisitik indartuta ateratzen eta Europa Batasuna ekonomia adimenduna bihurtzen laguntzeko estrategia. Zentzuzko hazkundea, jasangarria eta integratzailea dira bere lehentasunak.

Beraz, Europar fondoen hurrengo epealdia (2014-2020) Europa 2020 estrategian oinarritu da eta 5 helburu nagusitan eragin nahi du:

  1. 20-64 urte bitarteko biztanlegoaren %75a lanean egotea
  2. I+Gn egiten den inbertsioa BPG-aren %3ra heltzea
  3. Efizientzia energetikoa gehitu, negutegi efektua eragiten duten gasak murriztu eta energia berriztagarrien erabilera gehitzea (20-20-20 helburua)
  4. Eskola-porrotaren portzentaia %10era jaistea
  5. Pobrezia arriskuan dauden pertsonak 20 millioi gutxiago izatea.