Gazte langabeentzat sukaldaritza hastapen ikastaroa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko otsaila

Eskualdeko gazteen laneratzea hobetzeko asmoz, Leartibai Garapen Agentziak, ā€œsukaldaritzarekin erlazionatutako ikastaro erdiproduktiboaā€ jarriko du martxan otsailaren amaieran.

Ikastaro hau 16-29 urte bitarteko ikasketa maila baxuko (erdi mailako ikasketa zikloetatik beherakoak) langabeei dago zuzenduta eta  gutxi gorabehera 200 orduko iraupena izango du. Guztiz praktikoa izango da, eta parte hartzaileek oinarrizko platerak (saltsak, pintxoak, plater konbinatuak..) prestatzen ikasiko dute. Gainera, prozesu guztian zehar tutore baten jarraipena izango dute, lan munduan barneratzeko laguntza eskainiko diena.

Ekintza hau TXERTATU MERKATUAN proiektuaren baitan egingo da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu honen finantziaziorako funtsen 91,89%, Europako Gizarte Funtsak eman du, eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatuta dago.

Ikastaroan izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 94 616 90 88 telefonora edo idatzi email bat Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.

(Handitzeko egin klik irudiaren gainean)

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6 7
week 41 8 9 10 11 12 13 14
week 42 15 16 17 18 19 20 21
week 43 22 23 24 25 26 27 28
week 44 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe