Lea-Artibaiko konposta: lurretik lurrera

Inprimatu

2018ko martxoa

Martxoaren 5ean Leartibai Garapen Agentziako teknikariek Lea-Artibaiko Amankomunazgoarekin eta eskualdeko hainbat arduradun politikorekin batera Artigas-ko konpostaje planta bisitatu genuen.

Bizkaiko Foru Aldundiak konposta lortzeko prozesua denboran murriztu nahi du, eta hondakin horiei konpostaren bidez balio erantsia eman. Hau da, Bizkaian sortutako bio-hondakinak Bizkaiara eratortzea, beti ere balio erantsi bat emanez.

Bisitan Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru Diputatua eta Gaiker-eko Josu Bilbao eta Miguel Gomez egon ziren azalpen zehatzak emateko.

Leartibai Garapen Agentziak, Lea Artibaiko Amankomunazgoarekin batera, proiektu europar bat eskatu du LIFE+ programaren baitan, helburutzat hondakin organikoen birbalorizazioa egitea izango duena. Birbalorizazio hau ongarrietarantz eta biopolimeroeterantz bideratzea aurreikusten da.

Konpost prozesuari dagokionez, hauek dira ematen diren pausuak:

(Egin klik irudiaren gainean handitzeko)