Eskualdeko elikadura estrategiako parte-hartze saioek harrera ona izan dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko apirila

Apirilaren 11n eta 12an eskualdeko elikadura estrategiaren baitan dauden parte-hartze saioak burutu genituen Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean. Saio hauetan sektore desberdinak izan ziren protagonista: ekoizleak (nekazariak, abeltzainak, transformatzaileak), merkatariak eta ostalariak.

Saioaren hasieran Leartibai Garapen Agentziako zuzendariak egoeraren eta lan-ildoen aurkezpena egin zuen. Jarraian parte-hartzaile ezberdinen aurkezpen erronda egin zen, beraien artean ezagutu eta sinergiak sortzeko helburuarekin. Aurkezpenarekin amaitzeko, Hiritik At dinamizazio enpresak elikadura estrategiaren prozesua nolakoa izango den azaldu zuen: zein fasetan gauden, aurrera begira zein bilera eta ekintza izango ditugun...

Aurkezpena amaitzean, elikadura sektorearen egoeraren diagnostikoa egin zen. Horretarako, eskema baten bidez, indargune/aukera eta ahulezi/mehatxuak identifikatu zituzten. Horrez gain, identifikatutako faktore hauen analisia sakonagoa izan zedin, esparru desberdinetan banatu ziren: ekoizpena eta transformazioa, komertzializazioa, jendartea eta kontsumo ohiturak eta lurraldea.

Foroko partaideak, talde txikietan banaturik, oso aktiboak izan ziren ariketa honetan, egunerokotasunean eta batez ere jarduera aurrera eramaterakoan identifikatuta dituzten zailtasunez edo bitxikeriez hitz egin zutelarik. Parte-hartzaileetako batzuk faktore asko partekatzen dituztela konturatu ziren, zailtasun berdinen aurka lan egiten dutela eta aspektu askoren inguruan ikuspuntu bera dutela.

Azkenik, eragileek beste ariketa bat burutu zuten: eskualdean elikadurarekin erlazionatuta egin diren eta arrakastarik lortu ez duten proiektuen balorazioa. Proiektuak azaldu ondoren, potentzialitatearen eta interesaren arabera lehenetsi ziren, etorkizuneko ekintzak zehazterakoan kontuan hartzeko. Horrez gain, porrotaren zergatia identifikatzea ere garrantzitsua zela adostu zen, eta horretan jardun zuten parte-hartzaileek.

Aurrera begira egingo diren saioak azalduz eta parte-hartzea eskertuz amaitu zen saioa.

Maiatzaren 3an praktika-onen foroa ospatuko da. Saio hau publikoari zabalik egongo da, beraz, interesa izanez gero jarri gurekin kontaktuan 94 616 90 88 telefonoan edo idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31