Lea-Artibaiko ordezkariek Irlandara bidaiatu dute Hericoast proiektuaren baitan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko maiatza

Apirilaren 24tik 27ra bitartean Leartibai  Garapen Agentziak Interreg Europa - HERICOAST proiektuaren laugarren lantalde bileran parte hartu du. EGEF fondoek diruz lagundutako proiektu honen helburu nagusia itsas eta ibai guneetako natura eta kultura politiken kudeaketa hobetzea da, ustiapen eta jarraikortasun ekimenen arteko oreka lortzeko helburuarekin.

Laugarren bilera honetan Donegal County Council eskualdea eta zehazki Dunfanaghy herria izan da bai erakunde antolatzailea bai bilera ospatzeko aukeratutako tokia. Donegalek 1134 kilometroko kosta lerroa dauka, Irlandako luzeena. Gainera paisaia oso anitzak ikus daitezke bertan: itsaslabarrak, hondartzak, harkaitzak, uharteak, mendiak, portuak, kostaldeko hiriakā€¦

Leartibai Garapen Agentziako ordezkariek Koldo Goitia (Lekeitioko Alkatea), Jesus Iriondo (Etxebarriako alkatea) eta Jon Arriola (Berriatuko alkatea eta Leartibai Garapen Agentziako zuzendaria) izan dituzte bidai lagun Irlandan, eta egonaldiak iraun bitartean Donegal County Councilek eskaintzen dituen baliabide desberdinak ezagutzera joan ziren. Lehenik Fanad Head itsasargia bisitatu zuten, eta ondoren Wild Atlantic Way kostaldeko ibilbidearen proiektua ezagutu zuten. Rathmullan udalerrira ere egin zuten bisita, ibilaldi labur bat egin eta bertako historia ezagutuz, bereziki O'Neal eta O'Donnell klaneko kideen bizitza (Irlandan nagusi izan ziren antzinako gaeldar klanen azken familiak). Bisita hauek Donegalen ondarea balioan jartzeko erabili dituzten metodologiak ezagutzeko baliagarriak izan ziren.

Bestalde, bilera teknikoetan Leartibai Garapen Agentziak itsas ondarearen garrantzia azpimarratzen eta honen iraunkortasunaren alde borrokatzen izandako esperientziak partekatu zituen gainerako parte hartzaileekin. Kasu arrakastatsuenak Lekeitioko itsas ondarearen kudeaketa, turismoa dinamizatzeko mahaiak eta Albaola Itsas Kultur Faktoria izan dira.

Uste dugu bisita hau ez dela soilik Donegalgo kostaldeak eskaintzen dituen baliabideak ezagutzeko aukera bat izan. Izan ere, bisita honek gure arteko elkarlana sustatu eta esperientzia eta ezagutzak elkarbanatzeko balio izan digu, eta hori lagungarria izango da etorkizun batean ondarearen sustapena babes eta kudeaketaren arteko oreka errespetatuz egin dadin.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31