Lea-Artibaiko turismoa bultatzeko 10 proiektu onartu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak

Inprimatu

2018ko urria

2018ko irailaren 10eko ebazpenaren bitartez Bilbao Bizkaia helmuga turistikoaren garapena bultzatzeko laguntzak argitaratu dira.

Lea-Artibai eskualdeari 52.619 euroko laguntza ekonomikoa dagokio, eskualdean proiektu ezberdinak gauzatzeko baliatuko dena, betiere eskualdeko enpresen elkarlana bultzatuz eta udaletxetako plangintzak errespetatuz. Turismo arlorako Bizkaiko Foru Aldundiak onartu dituen proiektuak hurrengoak dira:

Helmugako turismoaren kudeaketa tekinkorako laguntza, Lea-Artibai Bizkaiko Foru Aldundian ordezkatuta egoteko.

Wifi Baliza Lea-Artibai lurraldeko baliabide turistikoak balioan jartzeko.

Mogeldarren pausuen atzetik ibilbidea lurraldeko baliabide turistikoak balioan jartzeko.

Lea ibilbideko diptikoa eskaintza sustatzeko.

•  Lea-Artibai Fest eskualdean turismo ekitaldi berri bat sortzeko.

Lea Artibai Coworking turismo sektorearen profesionalizazioa bultzatzeko.

Ihesaldi Sentsoriala ate irekien jardunaldietan.

Sare sozialen kudeaketaren lehiakortasuna hobetzea.

Bizkaiko kostaldeko berrikuntza proiektua.

Ekintza hauek 2018 urtean zehar burutu behar dira, eta gure eskualdeko turismoaren garapenerako lagungarriak izango dira.