Lea-artibai Fitur-ren izan da, penintsulako turismo azokarik handienean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

| 2019ko urtarrila |

Eusko Jaurlaritzari esker, aurten ere Lea-Artibaiko eskaintza turistikoa erakutsi da FITUR-ren, Nazioarteko Turismo azokarik garrantzitsuena estatu mailan eta garrantzitsuenetariko bat munduan.

Azoka urtarrilaren 23tik 27ra ospatu da Madrilen eta jende asko pasatu da bertatik. Lehenengo 2 egunak turismo alorreko profesionalei zuzenduta egon da (bidai-agentziak, touroperadoreak, gida profesionalak…) eta hurrengo hiru egunak publiko orokorrarentzako. Leartibai Garapen Agentziako teknikariek stand-ean publikoaren zalantzak argitzen egoteaz gain, hainbat erakundek (Basquetour, Turismo Saila eta Euskadiko beste agente turistiko batzuk) antolatutako ekimenetan ere parte hartu dute.

Gainera, aurten Lekeitioko Udalak udalerrian egiten ari diren digitalizazio proiektuko lehendabiziko fasea aurkeztu du. Mugikorrean deskargatu daiteken ibilbide auto-gidatu batean oinarritzen da proiektua eta bere berritasun edo ezaugarri esanguratsuenak, erabiltzeko erraztasuna eta eskaintzen dituen zerbitzuak dira.

Proiektuak ibilbide autogidatu bat dakar eta mugikorrean jaitsi daiteke, erabilterreza eta eduki interesgarria izateagatik erakargarria izanik.

Lea-Artibaiko eskaintza Euskadiko standean hainbat lekutan erakutsi da. Esaterako, Euskal Kostaldeko mahaian izan da, Gastronomia eta Enoturismokoan eta baita Bilbo-Bizkaiak eraman duen eskaintzaren baitan.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31