Hamen Bertokoa osatzen duten sektoreen taldeko bilera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko apirila I

Pasa den apirilaren 4an, Leartibai Garapen Agentzia eta Landagarapen Alkarteak deituta, Hamen Bertokoa osatzen duten sektoreen taldeko bilera egin zen Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean.

Ordura arte sektoreak bakarka batzartu izan dira: ekoizleak, merkatariak eta ostalariak.  Lehenbiziko talde-bilera horren bitartez, sektore bakoitzak proiektua sakontasunean ezagutu ahal izan zuen eta beraien ekarpenak ere jaso ziren. Gainera, proiektuaren oinarri diren hainbat puntu zehaztu ziren eta hiru sektoreak elkar ezagutzeko aukera ere izan zuten.

Batzarrean gai hauek landu ziren, besteak beste: proiektuan parte hartu ahal izateko sektore bakoitzak bete behar dituen baldintzak zehaztu eta jaso; Hamen Bertokoaren identifikazio euskarriak finkatu; eta komunikazio plana aurkeztu eta osatu. Azken horri dagokionez, sare sozialak, webgunea, komunikabideetan agerpena, biztanleriarekiko gauzatuko diren ekintzak, eta abar, xedatu ziren.

Taldeko bileren funtsa erabakiak sektore guztien artean hartu eta partaide guztien inplikazioa handitzea da, proiektu aberatsago eta sendoago bat lortu ahal izateko.

Webgunean, proiektuaren inguruko informazio gehiago aurkitu daiteke: egun Hamen Bertokoan parte hartzen duten ekoizle, denda eta jatetxeen zerrenda; eskualdean zein kanpoan egiten diren praktika onen xehetasunak; proiektuaren inguruko albisteak; eta kide egiteko baldintzak.

Izan ere, biztanleria da proiektuaren ardatzetako bat; hortaz, Hamen Bertokoa elkartearen kide izateko aukera dago webgunean, ekimen honi babesa eskainiz. Horrela, kideek abantaila ezberdinak izango dituzte, informazioa lehen eskuan jaso eta egingo diren zenbait zozketatan edo ekintza berezietan parte hartu ahal izango dutelarik.

www.hamenbertokoa.eus

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4
week 32 5 6 7 8 9 10 11
week 33 12 13 14 15 16 17 18
week 34 19 20 21 22 23 24 25
week 35 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2019 ekaina 19
Facebook I-II ikastaroa
2019 ekaina 20
Facebook I-II ikastaroa
2019 ekaina 27
Customer Journey-a edo bezeroaren esperientzia diseinatu