Lea-Artibai Fiturren, Nazioarteko Turismo Azoka nagusiena

Inprimatu

I 2020ko otsaila I

Eusko Jaurlaritzaren gidaritzapean, Lea-Artibaiko turismo-eskaintza FITURen erakutsi da beste urte batez. FITUR Nazioarteko Turismo Azoka garrantzitsuena da eta munduko garrantzitsuenetako bat.

Azoka urtarrilaren 22tik 26ra bitartean ospatu zen, eta bisitari kopuru handia bildu zuen. Lehendabiziko bi egunak turismo profesionalari eskainiak egon ziren (helmugak, bidaia-agentziak, turoperadoreak, gidari profesionalak...) eta azken hirurak jendearentzat zabalik egon zen. Leartibai Garapen Agentziako teknikariak stand-ean egon ziren eta Basquetour, Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskadiko beste turismo-eragile batzuk antolatutako ekintzetan parte hartu zuten.

Lea-Artibaiko eskaintza Agentziaren liburuxken bidez erakutsi zen, Euskal Kostaldea erakusmahaian, udal-liburuxkak, Gastronomia & Enoturismo erakusmahaian (Lea-Artibai Gastronomikoa-Euskadi Gastronomikoa elkartearen partaide diren enpresak), baita Bilbao-Bizkaia eskaintzan ere, Bilboko material grafikoaren baitan osagarri gisa argitaratu dituzten liburuxka berrien barruan. Horren harira, garrantzitsua da gogoratzea eskualdeetako enpresa batzuk lurralde-mailako proiektuetan parte hartzeko aukeretara gehitzeko egiten duten ahalegina.

Azken horien artean, “Bizkaiko Txakolina” turismo-produktu berriaren aurkezpena azpimarratu behar da, Ainara Basurkok, Lurraldeko Ekonomia Sustapenerako Ahaldunak, aurrera eraman duena.