Leartibai Garapen Agentziak 15 langabe kontratatu ditu eta kontrataziorako laguntzak ematen dihardu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2021eko urtarrila I

Leartibai Garapen Agentziak 188.384,24 €ko enplegurako laguntza programa aktibatu zuen abenduan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan. Kopuru hori, besteak beste, Lanbideren 2020ko ekainaren 24ko ebazpenaren ezaugarriak betetzen dituzten 15 langaberen kontratazioa sustatzeko erabili da. Horien artean daude 55 urtetik gorako pertsonak, emakumeak eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak.

 

Garapen Agentziak kontratatutako pertsona horiek hainbat proiektu egingo dituzte eskualderako:

•  Laneratzea: enplegua sustatu Lea-Artibain.

•  Lea-Artibaiko udalerrietako peoiak

•  Bidezidorretako peoiak

•  Elikadura-proiektua: “Hamen Bertokoa”.

•  Lehen sektoreko haztegiaren proiektua

•  Ekintzailetza sustatu

•  Turismo helmugaren digitalizazioa

 

 

 

 

 

 

 

Bestalde, Garapen Agentziak programa honen 34.000 € Lea-Artibaiko enpresei laguntzak emateko bideratu ditu, baldin eta kontratuak egin badituzte edo datozen hilabeteetan egiten badituzte. Informazio guztia hemen.

Azken finean, programaren eta Garapen Agentziaren helburua enplegu-sorrerako eta enpresa-jarduerako ekimenak sustatzea eta laguntza ematea da. Krisiaren erdian Agentziak enpleguaren aldeko apustua egin du, orain inoiz baino gehiago babestu behar baitira garai zail hauetan okerren pasatzen ari diren kolektiboak.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Martxoa 2021 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 9 1 2 3 4 5 6 7
week 10 8 9 10 11 12 13 14
week 11 15 16 17 18 19 20 21
week 12 22 23 24 25 26 27 28
week 13 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe