BERRIAK / Eskualdeko Proiektuak

Eskualdeko enplegu plana

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lea-Artibai eskualdeko udalerri guztiek bat egingo dute eskualdeko enplegu planaren definizioan.

Lanbidek sustatuta, EAE-ko eskualdeek urtea bukatu orduko euren eremuetako lan egoeraren eta enpresa ehunaren analisi sakona egingo dute eta hurrengo urteetara begira erronka estrategikoak eta proiektu eragileak identifikatuko dituzte.

Lea-Artibai eskualdean prozesu hau irailean jarriko da abian. Lea Artibaiko Garapen Agentziak dinamizatuko du izaera partehartzailea izango duen prozesu hau. Hausnarketa honetara bildu nahi dira eskualdearen garapen ekonomikoan eragina duten eta izan dezaketen eragile publiko eta pribatuak.

Lea Artibaiko Enplegu Plana definitzearen helburu orokor honen baitan, honako beste helburu espezifiko hauek ahalbidetu nahi dira:

• Eskualdeko lan-eskatzaileen enplegagarritasuna hobetzea

• Lurraldea dinamizatzea, toki garapena sustatzeko

• Eskualdearen indarberritze sozioekonomikoa

• Erakundeen arteko elkarlana eta lankidetza herritarren bizi kalitatea hobetzeko

• Berrikuntza, garapena eta teknologia berriak ez ezik, enplegu-sorguneak ere sustatzea, hobetzea eta areagotzea.

Helburu hauek lortzeko, Lea Artibaiko Enplegu Planak, honako fase hauek izango ditu:

• Eskualdeko diagnostiko sozioekonomikoa eta lan merkatuaren diagnositikoa egitea, eskualdeak , lana eta laneratze aukeren inguruan bizi dituen ahulezia eta indarguneak identifikatzeko eta baita etorkizuneko aukera eta mehatxuak ere.

• Helburu orokorrak eta hauen lorpenera eramango duten estrategiak definitzea

• Estrategia hauek garatzeko ekintza plana eta proiektuak definitzea

• Eragile inplikatuen arteko elkarlana eta konpromisoa ahalbideratzea

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Apirila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 14 1 2 3 4 5
week 15 6 7 8 9 10 11 12
week 16 13 14 15 16 17 18 19
week 17 20 21 22 23 24 25 26
week 18 27 28 29 30