BERRIAK / Eskualdeko Proiektuak

Compite, bitarteko agentea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Leartibai Garapen Agentziak, aurreko urteetan bezala, COMPITE proiektu bat aurkeztu du, 2012. Urterako, SPRIrekin lankidetzan.

Proiektu hau bi azpi programatan banatzen da "Berrikuntza dinamikak" eta "Proiektu berriak sortzeko tresna edo metodologiak".

Berrikuntza dinamiken barne egongo dira urte honetan zehar landuko den informazio eta sentsibilizazioa, enpresetan egingo diren diagnostikoak eta enpresa ezberdinetan elkarlanean aurrera eramango diren lehiakortasuna hobetzeko proiektuak. Azpi atal honen helburua eskualdeko enpresen egoera ezagutzea da eta batez ere, eurek izan ditzaketen proiektu ezberdinetan, ahal den neurrian, laguntza eskaintzea eta finantzazio iturri ezberdinak aztertzea, enpresa barruan proiektu hori martxan jarri ahal izateko.

Proiektu berriak sortzeko tresna edo metodologiak enpresetan praktikan jartzea da  bigarren azpi atalaren oinarria. Bi tresna nabarmentzen dira, barne-ekintzailetasun tailerrak eta ko-kreazio mahaiak. Barne-ekintzailetasun tailerrak eskualdeko enpresa ezberdinekin landuko dira eta hauen helburua enpresa horietan proiektu berritzaileen bidez jarduera berriak sortzea edota negozio linea berriak sortzea da.

Ko-kreazio mahaiek balio-kate berberean dauden enpresa ezberdinen arteko lankidetza bultzatzen dute eta horrela lidergoa mantentzen duen enpresak, negozio linea ezberdinak ikusi eta baloratu ditzake, etorkizunerako proiektu ezberdinak lantzeko lehen pausuak emanez.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2
week 32 3 4 5 6 7 8 9
week 33 10 11 12 13 14 15 16
week 34 17 18 19 20 21 22 23
week 35 24 25 26 27 28 29 30
week 36 31