BERRIAK / Eskualdeko Proiektuak

Lekeitioko merkatu plaza

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lekeitioko Udalak udal-merkatua erabat aldatzera, berregituratzera eta modernizatzera bideraturako azterlana abiarazi du. Eusko Jaurlaritzaren Hiri Merkataritzaren Kooperazioa, Dinamizazioa eta Lehiakortasuna programaren barruan, Udalak eta merkatari elkarteek merkataritza arloa dinamizatzeko ekintzak eska ditzakete. Horregatik adituekin merkatuko erronkak aztertzeaz arduratuko da Leartibai Garapen Agentzia Lekeitioko Udalari laguntzeko asmoz. Azterlan horretan kontutan izango dira:

o  Lanaren justifikazioa, xedea eta helburuak

o  Diagnostikoa: udal deskribapena, adierazle sozio-ekonomikoakā€¦

o  Merkataritza azterketa

o  Udal merkatuaren azterketa eta diagnostikoa: azpiegiturak, kudeaketa eredua, eskaera, eskaintzaā€¦

o  AMIA

o  Lerro estrategikoak eta ekintza plana, arlo guztiak kontuan hartuta.

o  Bideragarritasuna

o  Egutegia eta egin beharreko inbertsioa

o  Ondorioak eta ekintza plana

Diagnostiko lanak egiteko inkestak eta elkarrizketak egiten ari dira, merkatari elkarteek eta udal merkatuko merkatariek partehartze aktiboa izango dute, herrian partaidetza bultzatuko da (webgunea, batzordea sortu, edota komunikazio zuzena landu), lerro estrategikoak eta ekintza plana garatzeko bilera espezifikoak egingo dira... Beraz, prozesu ireki eta bizia izatea da asmoa, udal merkatuaren jarduera denentzat aberasgarria da eta.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Martxoa 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 9 1
week 10 2 3 4 5 6 7 8
week 11 9 10 11 12 13 14 15
week 12 16 17 18 19 20 21 22
week 13 23 24 25 26 27 28 29
week 14 30 31