BERRIAK / Eskualdeko Proiektuak

Eskualdeko proiektuak garatzeko lan-eskaintzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko abendua I

Leartibai Garapen Agentziak 15 lan-eskaintza kaleratu ditu eskualdeko proiektu ezberdinak aurrera eraman ahal izateko. Kontratazio horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2020ko ekainaren 30ean kaleratu zuen ebazpen honen baitan kokatzen dira: ┬źEbazpena 2020ko ekainaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2020ko dirulaguntzen programa┬╗.

8 lan-eskaintza eskualdeko bidezidorrak eta herrien eremuen edertze eta mantentze-lanetarako izan dira. Elkarrizketak abenduaren 9an eta 10ean egin dira, eta erantzunak abenduaren 22rako emango dira; beraz, kontratazioak urte amaierarako egingo dira.

Beste 7 lan-eskaintzek teknikari profila dute eta abenduaren 14an egin dira azken elkarrizketak.

Lan eskaintzen ezaugarriak:

Lanen koordinatzailea: bidezidorren eta herrietako mantentze-lanetan ari direnen koordinazioa izango da bere betebeharra. Udalekin adostuko dira egin beharreko lanak.

Laneratze teknikaria: bi lanpostu izango dira. Enpleguko lan-ibilbideak prestatu eta burutzea izango da beraien lana, dirulaguntzen azterketa eta ebazpen proposamenekin batera.

Elikadurako teknikaria: Hamen Bertokoa proiektuaren dinamizazioa, sentsibilizazioa eta komunikazioa izango dira bere egitekoak.

Ekintzailetza teknikaria: enpresa berrien sorreran laguntzea izango da bere egitekoa. Bideragarritasun azterketak, dirulaguntza eskariak, tramitazioak eta justifikazioak egingo ditu, baita kultura ekintzailea sustatu ere.

Turismo teknikaria: turismoko sustapen eta marketin digitalerako plangintza prestatu eta burutzeaz gain, turismoko web orria eguneratu eta hobetzea ere bere betebeharren artean egongo da. Turismo-sektorearekin harremanetan egongo da.

Lehen sektoreko haztegiaren proiektua: eskualdean lehen sektorera bideratuko den haztegia martxan jarri, dinamizatu eta bertan kokatzeko ekintzaileak bilatzea izango dira egin beharreko lanak.

Lanpostu guztiek 6 hilabeteko iraupena dute, lanaldi osokoak dira eta kontratu guztiak hilaren amaieran hasiko dira.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Maiatza 2021 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 17 1 2
week 18 3 4 5 6 7 8 9
week 19 10 11 12 13 14 15 16
week 20 17 18 19 20 21 22 23
week 21 24 25 26 27 28 29 30
week 22 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe