BERRIAK / Eskualdeko Proiektuak

Bizkaiko Foru Aldundiak Enpresa berritzaileak sortzeko dirulaguntza kaleratu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko otsaila I

Bi arlotan banatzen da laguntza hau, alde batetik, enpresa berritzaile berriak edota negozio unitate berriak garatzeko eta definitzeko (1 arloa), eta bestetik, enpresa berritzaileak sortzeko (2 arloa).

 

Diruz lagunduko diren ekintzak hauexek izango dira:

1. arloan, bideragarritasun eta merkatu-azterlanak, eta txosten teknikoak; produktu edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionalitateak garatzea; kanpo aholkularitza; jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; bidaiak egitea eta azoketan parte hartzea. Dirulaguntzaren zenbatekoa %80 eta %100 bitartekoa izango da.

 

2. arloan, enpresa berria sortzeagatiko prima; enpresa eratzea eta abiaraztea; azoketan erakusle gisa parte hartzeko eta partehartze horri lotutako bidaietarako; marketin-plana; jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea; teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa. Dirulaguntzaren zenbateko ekintzaren araberakoa izango da. Kapital sozialari dagokionez %30a, laguntza gehienez 15.000 euro izango da. Bestelako gastuetarako, %60 eta %80 bitartean, gehienez 30.000 euro. Teknologoen kontratazioan %50a, gehienez 20.000 euro.

 

Gastuak 2018ko urtarrilaren 1a eta 2020ko abenduaren 31 artean garatu eta ordaindu beharko dira.

Eskatzeko epea martxoaren 7an, 13:30etan bukatuko da eta bigarren deialdi bat egongo da 2019ko ekainaren 17tik irailaren 13ra bitartean.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Azaroa 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 44 1 2 3
week 45 4 5 6 7 8 9 10
week 46 11 12 13 14 15 16 17
week 47 18 19 20 21 22 23 24
week 48 25 26 27 28 29 30