BERRIAK / Eskualdeko Proiektuak

Lea-Artibaiko ate irekiak, behe denboraldian eskaintza sustatzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko abendua

Leartibai Garapen Agentziako helburuetako bat urte guztian zehar turismo ekint

zak sustatu eta dinamizatzea da, urtaroaren arabera ekintza batzuk edo beste batzuk garatuz, turista kopuruak gora egin dezan gure eskualdean. Horretarako, abenduko zubia aukera paregabea da eskualdeko baliabide ezb

erdinekin ate irekien programa bat antolatzeko.

Hortaz, Arabar Errioxaren kolaborazioarekin, eta Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidean oinarrituz, abenduak 6tik 9ra, Leartibai Garapen Agentziak bisita gidatuak eta antzeztuak eskaintzeaz gain, normalean itxita dauden baliabide batzuk bisitatzeko aukera ere eskaini dute, Lea-Artibaira txangozaletasuna erakartzeko asmoz.

Lau egun horietan zehar, turistek Santa Katalinako Faroa, Marierrota, Simon Bolibar museoa eta Barinagako Kontzeju Zaharra bisitatzeko aukera izan dute. Horrez gain, Ondarroa eta Markina-Xemeinen ere bisita gidatuak antolatu dira, azken honetan antzeztutako bisita gidatua izan da gainera. Programaren helburuetako bat ekintzak goiz zein arratsaldez eskaintzea izan da, turistak eskualdean denbora gehiago gera zitezen.

Hedabide ezberdinetan ekintzen difusio kanpaina bat egin da (Bizkaibus, GasteizON), eta ondorioz, ekintza guztiak jendez lepo egon dira. Antolatutako ekintza ezberdinetan 100 pertsona baino gehiagok parte hartu du, batez ere publiko familiarra.

Bestetik, asebetetze inkestak datu oso positiboak eskaini dituzte. 10 puntu posibletik 9 punturekin baloratu dituzte ekintzak, batez ere baliabideen interesa goraipatuz eta hurrengo edizioetarako programa berriak proposatuz.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Azaroa 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 44 1 2 3
week 45 4 5 6 7 8 9 10
week 46 11 12 13 14 15 16 17
week 47 18 19 20 21 22 23 24
week 48 25 26 27 28 29 30