BERRIAK / Mikroenpresak eta Merkataritza

Formakuntza saioak merkataritza sektoreari bideratuta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko iraila

Leartibai Garapen Agentziak 2019ko azken hiruhilekorako hainbat formakuntza saio antolatu ditu merkataritza sektoreari bideratuta. Lehen hirurak CECOBIrekin elkarlanean antolatu ditu, Merkataritza Irekia programaren baitan. Gainerakoak SPRIren bidez (Enpresa-garapenerako euskal agentzia), Mikroenpresa Digitala programaren bidez.

1. Merkatarien arteko lankidetza hobetzeko tailerrak:

·       Urriak 2, 9 eta 16, Ondarroa.

·       Ordutegia: 14:30-16:30.

2. Nire saltokiarentzako arnasa:

·       Urriak 21, 23 eta 28, Lekeitio.

·       Ordutegia: 14:30-16:30.

3. Nire negozioa kudeatzeko Excel ikastaroa:

·       Azaroak 5, 12 eta 19, Markina-Xemein.

·       Ordutegia: 14:30-16:30.

4. CANVA. Diseinu grafikorako aholkuak:

·       Urriak 17, Lekeitio.

·       Ordutegia: 14:00-16:00.

5. Bezeroarekin komunikazioa:

·       Urriak 24, Lekeitio.

·       Ordutegia: 14:00-16:00.

Ikastaro guztiak doan izango dira. Animatu zaitez!

Izena emateko egin klik hemen edo idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.

 

Customer Journey jardunaldia: bezeroaren esperientzia diseinatzen ikasi

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko uztaila I

Pasa den ekainaren 27an, Lekeitioko Kultur Etxean, Customer Journey jardunaldia ospatu zen, Lea-Artibaiko merkatariei zuzenduta. Eusko Ganberak eta Leartibai Garapen Agentziak antolatutako ekimen horrek Cecilia de Arriba Mihí izan zuen hizlari.

Bertan, merkatariek bezeroak saltokian esperientzia paregabea bizi ahal izateko gakoak zeintzuk diren ikasi zuten. Horretarako, bezeroaren mapa diseinatu zuten. Mapa horretan, bezeroak, denda batera joatea pentsatzen duen unetik eta bertatik irteten den momentura arte, saltzailearekin izan dituen harremanak irudikatzen dira. Ondoren, mapako pauso bakoitza banan-banan aztertu eta bezeroari zirrara positiboak eta negatiboak zerk sortzen dizkion zehaztu zuten. Horrela errazagoa da jakitea zein fase hobetu beharko litzatekeen bezeroaren esperientzia ahalik eta pozgarriena izateko.

Halaber, esperientzia-zirrara-portaera katea landu eta bezeroaren fidelizazioa lortzeko orduan duen eragina ezagutu zuten.

Orain, Lea-Artibaiko merkatariak prest daude bezeroei zerbitzu eta produktu ezin hobeak eskaintzeko.

                                  

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Azaroa 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 44 1 2 3
week 45 4 5 6 7 8 9 10
week 46 11 12 13 14 15 16 17
week 47 18 19 20 21 22 23 24
week 48 25 26 27 28 29 30