Customer Journey jardunaldia: bezeroaren esperientzia diseinatzen ikasi

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko uztaila I

Pasa den ekainaren 27an, Lekeitioko Kultur Etxean, Customer Journey jardunaldia ospatu zen, Lea-Artibaiko merkatariei zuzenduta. Eusko Ganberak eta Leartibai Garapen Agentziak antolatutako ekimen horrek Cecilia de Arriba MihĂ­ izan zuen hizlari.

Bertan, merkatariek bezeroak saltokian esperientzia paregabea bizi ahal izateko gakoak zeintzuk diren ikasi zuten. Horretarako, bezeroaren mapa diseinatu zuten. Mapa horretan, bezeroak, denda batera joatea pentsatzen duen unetik eta bertatik irteten den momentura arte, saltzailearekin izan dituen harremanak irudikatzen dira. Ondoren, mapako pauso bakoitza banan-banan aztertu eta bezeroari zirrara positiboak eta negatiboak zerk sortzen dizkion zehaztu zuten. Horrela errazagoa da jakitea zein fase hobetu beharko litzatekeen bezeroaren esperientzia ahalik eta pozgarriena izateko.

Halaber, esperientzia-zirrara-portaera katea landu eta bezeroaren fidelizazioa lortzeko orduan duen eragina ezagutu zuten.

Orain, Lea-Artibaiko merkatariak prest daude bezeroei zerbitzu eta produktu ezin hobeak eskaintzeko.

                                  

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6
week 41 7 8 9 10 11 12 13
week 42 14 15 16 17 18 19 20
week 43 21 22 23 24 25 26 27
week 44 28 29 30 31