Lea-Artibaiko XI. Erakusleiho Lehiaketa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko azaroa I

Beste behin ere, Lea-Artibaiko Erakusleiho Lehiaketa antolatu du Leartibai Garapen Agentziak, eskualdeko merkatari elkarteekin elkarlanean. Aurtengoa hamaikagarren edizioa izan da.

Parte hartu duten dendentzako erakusketa aldia urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartekoa izan da. Bertan, eskualdeko 14 saltokik hartu dute parte. Erakusleihoak atontzeko gaia “Gaua eta arimak” izan da.

Eskualdeko erakusleiho onenaren lehenengo saria, epaimahaiak aukeratua, Lorak Esther Ondarroako dendak irabazi du, Mexikar Gaua irudikatuz. Bigarren saria, sare sozialetan egindako bozketa baten bidez hautatua, Duomo Ondarroako saltokiak eraman du. Eta azkenik, sormen sarian berdinketa tekniko bat gertatu da Lekeitioko Danontzat eta Markina-Xemeingo Casa Peparen artean. Irabazleek ondorengo sariak jasoko dituzte: 300€ erakusleiho onenak eta 200€ bigarrenak. Sormen sariaren kasuan, aldiz, 150€ jasoko ditu irabazle bakoitzak. Gainera, bigarren saria aukeratzeko parte hartu duten herritarren artean 50€ko balioa duten bonu bi zozkatu dira, denda parte-hartzaileetan gastatu ahal izango direnak. Irabazleak Olatz Mugica eta Eneritz Iriondo izan dira.

 

 

 

 

 

 

 

Egitasmoaren helburua erakusleihoek merkataritzan duten garrantzia azpimarratzea zein saltokien ikusgarritasuna handitzea izan da. Horren harira, ondorengo irizpideak balioetsi ditu epaimahaiak: produktua merkaturatzeko egokitasuna eta produktuaren aurkezpena, sormena, argiztapena, berrikuntza, ezarritako gaiaren garapena eta irudi komertziala kontuan hartzea.

Leartibai Garapen Agentziak eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzaile guztiei, eta baita eskualdeko merkatari elkarteei ere: Zatozte Ondarroako Merkatari Elkartea, Kitto Lekeitioko Merkatari Elkartea eta Hemen Be Bai Markina-Xemeingo Merkatari Elkartea.

 

 

 

 

 

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2
week 32 3 4 5 6 7 8 9
week 33 10 11 12 13 14 15 16
week 34 17 18 19 20 21 22 23
week 35 24 25 26 27 28 29 30
week 36 31