Leartibai Garapen Agentzia eskualdeko Merkataritzako Bulego Teknikoa izango da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko otsaila I

Leartibai Garapen Agentziari Merkataritzako Bulego Teknikoa izateko dirulaguntza onartu diote 2019-2020 ekitaldirako. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak arautu eta ebatzitako laguntza programa da hau. Guztira 47 izan dira laguntzaren onuradunak azken deialdi honetan.

Programa horren parte izanik, Leartibai Garapen Agentziak eskualdeko herrietan kalitatezko merkataritza eremuak lortzeko eta mikroenpresen lehiakortasunaren garapenerako bidelagun izateko konpromisoa hartzen du. Horretarako, ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:

Leihatila bakarra: dirulaguntzen informazioa eta tramitazioa; enpresa proiektuen sorkuntzarako tutoretza eta merkatariei sortutako beharrei eta zalantzei arreta.

Prestakuntza: eskualdeko merkatariei formakuntza eskaintzea; partaideen antzematea eta programa, jardunaldi eta saioen koordinazioa. 

Lehiakortasuna: merkatari eta ekintzaileen artean berrikuntza sustatu eta lehiakortasuna hobetzeko aukera eta tresnak eman. Baita digitalizazioa indartu (IKT astea) eta berrikuntza programak antolatu ere.

Sektorearen dinamizazioa: merkatal sektoreari bizitasuna eta babesa emango dioten ekintzak aurrera eraman; adibidez, eskualdeko Erakusleiho Lehiaketa, “Hamen Bertokoa” tokiko produktuen kontsumoaren aldeko proiektuaren garapena, merkataritza elkarteekin koordinazioa eta eskualdeko udalekin elkarlana.

Diru-hornidura honen iraupena 2020ko irailera artekoa izango da.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2
week 32 3 4 5 6 7 8 9
week 33 10 11 12 13 14 15 16
week 34 17 18 19 20 21 22 23
week 35 24 25 26 27 28 29 30
week 36 31