GUK LEA-ARTIBAIN, ETA ZUK?

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko urria I

Leartibai Garapen Agentziak eskualdeko garapen ekonomikoaren alde lanean jarraitzen du. Hori dela eta, 2020 urtean bereziki eskualdeko enpresa eta mikroenpresei ohiko zerbitzuak eskaintzeaz gain COVID19aren ondorio ekonomikoei aurre egiteko suspertze plana jarri du abian.

Suspertze plan honen barruan bi fase desberdin diseinatu dira. Lehenengo fasearen helburua gehien kaltetutako sektoreetan berehalako likidezia eskaintzea izan da. Horretarako zuzeneko laguntzak eskaini dira: “COVID-19aren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien eraginpean dauden Lea-Artibai eskualdeko txikizkako merkataritzarako, ostalaritzarako eta beste zerbitzu batzuetarako ezohiko laguntzak” . Laguntza horiek 2020ko ekainean kudeatu dira.

Orain, suspertze planaren bigarren fasean gaude. Eskualde mailako kontsumoa sustatzeko kontzientziazio kanpaina jarri dugu martxan, “Lea-Artibaiko kontsumo kanpaina”, alegia. Bigarren fase honen baitan egingo diren ekintzak hauek dira:

Lea-Artibaiko Bonua

Lea-Artibaiko Bonua” kanpainaren bidez, eskualdeko negozioetan kontsumoa sustatu nahi da. Horretarako, 12.800 bonu jarriko dira zirkulazioan. Kanpaina honetan Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Ondarroa eta Ziortza-Bolibarrek parte hartuko dute. Herritarrek bonuak urriaren 20tik 28ra bitartean eskuratu ahalko dituzte beraien herrietako udaletan. Bonu horiek herritarrek urriaren 28a eta azaroaren 30a bitartean gastatu ahalko dituzte kanpainara atxikitutako eskualdeko edozein herriko establezimenduetan. Bonuak 15€ko prezioan erosiko dituzte eta horien erosketa balioa 20€koa izango da.

(Kontsultatu kanpainara atxikitako establezimenduen zerrenda)

Kontzientziaziorako bideoa

Leartibai Garapen Agentziak eskualdeko merkatari elkarteen -Zatozte Ondarroako Ostalari eta Merkatari Elkartea, Kitto Lekeitioko Merkatari Elkartea eta Hemen Be Bai Markina-Xemeingo Ostalari eta Merkatari Elkartea- lankidetzarekin Lea-Artibaiko kontsumoa sustatzea eta herritarrek tokiko establezimenduetan erostea helburu duen bideoa argitaratuko du.

Bideo honekin Lea-Artibaiko herritarrek berton kontsumitzea lortu nahi da, gure eskualdeko denda, taberna-jatetxe eta establezimenduetan. Herritarrek berton kontsumitzeko arrazoiak hainbat dira: enplegua herrian bertan sortzea, beste herritarrei beraien ekonomian laguntzea... Izan ere, komertzio txikiak herriaren segurtasuna hobetzen du, eta kalitatezko zerbitzua eskaintzen du. Baita hurbiltasuna, konfiantza eta segurtasuna ere. Halaber, tokiko produktuak kontsumitzean ingurugiroa zaintzen dugu -besteak beste kutsadura murrizten dugulako-, eta horretaz gain, eskualdeko produktu freskoek gure osasuna zaintzen laguntzen digute. Tokiko merkataritza eta ostalaritza bizitasuna ere bada; denok nahi dugu gure herria bizirik ikusi. Berton eta bertokoa kontsumitzeak dakarren onurak ez du amaierarik.

Poltsak opari

Kontzientziazio kanpainak dirauen bitartean, eskualdeko merkatari elkarteetako establezimenduek poltsak oparituko dituzte. Ekimen honen bidez eskualdeko negozio txikiak egunerokotasunean zaintzea eskertu nahi zaie herritarrei.

 

Suspertze plan honekin, besteak beste,  gure eskualdeko negozioen indarguneak azpimarratu nahi ditugu, berton bizitzeaz gain berton kontsumitu dezagun.

Guk Lea-Artibaiko saltoki txiki, ostalaritza eta zerbitzu enpresetan kontsumitzen dugu. Eta zuk?

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 49 1 2 3 4 5 6
week 50 7 8 9 10 11 12 13
week 51 14 15 16 17 18 19 20
week 52 21 22 23 24 25 26 27
week 53 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe