BERRIAK / Mikroenpresak eta Merkataritza

Lea-Artibaiko 11 saltoki bikaintasunaren bila Leartibai Garapen Agentziaren laguntzarekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Euskadin aintzindaria den "Merkataritza Bikaina" programa bultzatzen du saltoki txikiei eta ertainei etengabeko hobekuntzan laguntza emateko, merkataritzaren profesionalizaziorako eta lehiakortasunerako, sektorearen eraldaketa eta emaitza hobeak lortzeko eredu Bikainean oinarrituz.

Merkataritza Bikaineko programak zuzeneko eragina du saltoki baten arrakastako funtsezko arloetan:

  • Negozioaren estrategia, negozioaren ikuskeran funtsezko eragina duena.
  • Saltokia osatzen duten giza taldeko kideak.
  • Baliabideak, hala nola hornitzailea, finantza-erakundeak eta beste batzuk.
  • Bezeroak saltokiaren funtsezko zutabe gisa.
  • Emaitzak. Prozesu osoak neurgarria izan behar du eta emaitza positiboak eragin behar dizkio saltokiari

 

Nola egituratzen da merkataritza bikaina programa?

1.-Auto-diagnostikoa egitea: Estrategia, Pertsonak (saltokiko langileak), Baliabideak, Bezeroak eta prozesuak eta emaitzak aztertzen dira. Auto-diagnostikoaren emaitzatik hobekuntzarako plan bat lortzen da. Plan horrek, saltoki horretan etengabeko hobekuntza nola gauzatu erakutsiko du.

2. Prestakuntza eta ekintza: Definituriko hobekuntza plana gauzatu ahal izateko, saltokiak zenbait prestakuntza modulu izango ditu bere esku eta burutu behar dituen ekintzen plan bat ezarriko zaio.

3. Ebaluazioa: Saltokiak, auto-diagnostikoa burutu eta auto-diagnostikoaren emaitzaren araberako hobekuntza planeko ekintzak martxan jarri ostean, ebaluazio batera aurkezteko moduan dagoen ala ez erabakiko du. Ebaluazio honetara aurkeztu aurreko ibilbidean tutore baten laguntza izango du.

Programa hau bi fasetan egiten da eta bi urtetan zehar banatzen dira. Eskualdeko 11 saltoki animatu dira parte hartzera:

-       Ondarroan: Campo Optica, Vitoria Optica, Idiakez Liburudenda eta  Lorak Ester

-       Lekeition: Danontzat, Otoio Kirolak, Iturgintza Legarza, Amaia Frutategia, eta Jone Tere eta Ganbara arropa dendak.

-       Markina-Xemein: Eguzkilore Lora denda.

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2021 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1 2 3 4 5
week 49 6 7 8 9 10 11 12
week 50 13 14 15 16 17 18 19
week 51 20 21 22 23 24 25 26
week 52 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe