BERRIAK / Mikroenpresak eta Merkataritza

Lea-Artibaiko Ekintzailearen Eguna ospatuko da ekainaren 7an, Etxebarrian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko maiatza I

Leartibai Garapen Agentziak Lea-Artibaiko Ekintzailearen Egunaren edizio berria antolatu du, eskualdeko ekintzaileen lana azaleratu eta merezi duten bultzada emateko helburuarekin.

Urtero, eskualdeko herri baten ospatzen da ekimen hau, eta Ispaster, Lekeitio, Ondarroa eta Markina-Xemeindik pasatu ondoren, aurten Etxebarrian ospatuko da, ekainaren 7an.

Egitarauari dagokionez, hainbat ekintza izango dira herriko ekintzaileen eskutik, egun horretan, 16:30etan hasita. Udaletxe aurreko plazan, ume eta gazteentzako tailerrak egongo dira. Sustraiak Naturak zirku oreka eta malabarismo tailerra eskainiko du. Baita errekan egingo den Stand-up paddle erraldoia ere. Rosa Etxaberekin, berriz, estanpazio teknikak ikasteko aukera izango dute parte hartzen duten guztiek. Ondoren, txokolatea eta bizkotxoa banatuko dituzte Hamen Bertokoako bazkide batzuk, eta egunarekin bukatzeko, Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren 13. edizioko lehiaketako irabazleen sari banaketa egongo da.

Aurtengo edizioan, berrikuntza bezala, ekintzaile saridunek sustapen bideo bat egiteko aukera izango dute. Horrez gain sari-ekonomikoak emango dira: Negozio ideia berritzaileak (2.000€) eta Merkataritza, ostalaritza, turismo edota zerbitzu enpresak (1.500€).

* 2018ko Enpresa Proiektu Lehiaketako irabazleak.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2021 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1 2 3 4 5
week 49 6 7 8 9 10 11 12
week 50 13 14 15 16 17 18 19
week 51 20 21 22 23 24 25 26
week 52 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe