BERRIAK / Mikroenpresak eta Merkataritza

Enpresak sortu eta garatzeko laguntzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

| 2019ko urtarrila |

Landa eremuaren garapen eta sustapenerako Eusko Jaurlaritzako EREIN eta LEADER dirulaguntzen deialdiak.

 Lea-Artibai eskualdean eskaria egin nahi dutenek ondorengo informazioa kontutan izan beharko du laguntza eskatzeko:

 

EREIN dirulaguntza

Lea-Artibai eskualdean, Markina-Xemeinen kokatzen diren empresa eta ekintzaileek eskatu dezakete dirulaguntza hau.

Deialdi honen helburua EAEko landa eremuetan enplegua mantendu edo areagotzeko lagungarriak izan daitezkeen eta nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortu eta garatzeko inbertsioak sustatzea da:

• Nekazaritza sektorearekin zerikusirik izan ez arren sektorea dibertsifikatuko duten jarduerak

• Mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen eraketa eta garapena, eta autonomoetan alta emandako pertsona fisikoek garatutako proiektuak. Betiere inbertsioak nekazaritzako produktuak eta elikagaiak ekoiztu, eraldatu eta merkaturatzera bideratzen ez badira. Garapena dela ulertuko da produktibitatea gehitzen duen edo ekoizpen- edo negozio-ildo berria barne hartzen duen edozein inbertsio. Enpresak eta autonomoak onuradun izan ahalko dira, landa-eremuetan kokatzen edo bizi badira eta nekazaritza-arlokoa ez den jarduera badute..

• Enplegu sorrera garbia.

Deialdia irekita dago eta otsailaren 28an bukatzen da eskariak egiteko epea.

 

LEADER dirulaguntza

Lea-Artibai eskualdean Markina-Xemein, Lekeitio eta Ondarroatik kanpora kokatzen diren enpresa eta ekintzaileek eskatu dezakete dirulaguntza hau.

Ondorengo laguntza lerroak barne hartzen ditu:

• Nekazaritzaz besteko jardueretarako enpresak sortzera bideratutako laguntzak (startup) (II. kapitulua)

• Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzak (III. kapitulua)

• Besteren kontura kontratatzeko laguntzak (IV. kapitulua)

• Udalerrietako oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak egin eta berritzeko laguntzak (V. kapitulua)

• Etxebizitzarako laguntzak (VI. kapitulua)

Dirulaguntza honen eskaria egiteko epea oraindik ireki gabe dagoen arren, eskabide-inprimaki bat prestatu da deialdia argitaratu aurretik. Eskariaren xede diren jarduerekin hasi aurretik aurkeztu behar da inprimakia.

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2021 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1 2 3 4 5
week 49 6 7 8 9 10 11 12
week 50 13 14 15 16 17 18 19
week 51 20 21 22 23 24 25 26
week 52 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe