BERRIAK / Turismo

Leartibai Garapen Agentzia Bizkaiko beste helmugekin lankidetzan kostaldeko turismoa bultzatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko abendua I

Leartibai Garapen Agentziako turismo zerbitzuaren helburuetako bat urte guztian zehar turismo ekintzak sustatu eta dinamizatzea da. Aurten, berrikuntza bezala, Bizkaiko kostaldeko hiru eskualdeak elkarlanean aritu dira, eskaintza bateratu bat sortzeko. Horren harira, abenduko zubian askotariko ekintzak antolatu zituzten, bidaiarien fluxua eskualde desberdinetara hurbiltzeko.

Beraien helburua bisitari zein herritarrei lurraldea ezagutzeko aukera ematea izan da eta ezagunak eta ezohikoak diren baliabideak erakustea. Horrela, Abenduaren 6tik 8ra bitartean, Bizkaiko kostaldeko ezkutuko altxorrak ezagutarazteko ekintzaz betetako egitaraua eskaini zuten.

Hiru egun horietan zehar, bisitariek lurraldeko hainbat txoko bisitatzeko aukera paregabea izan zuten: San Pelaio baseliza (Bakio); San Andres eliza (Ibarrangelu); Kontzeju Zaharra, ferratokia, Santa Mañe gaztandegia eta “Uni” pilotalekua (Markina-Xemein); Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa (Berango); eta Bird Center (Gautegiz-Arteaga). Jardunaldiak goiz eta arratsaldez izan ziren, bisitaria eskualdean denbora gehiago mantentzeko..

Gainera, gaur egun digitalizazioak duen garrantzia ikusita eta ekintzak ahalik eta hobekien zabaltzeko asmoz, sare sozialetan publizitate kanpainak egin zituzten: Instagram eta Facebooken, hain zuzen ere. “El Nervión” aldizkarian ere zenbait iragarki argitaratu zituzten eta, ondorioz, ekintza guztiak jendez gainezka egon ziren. Guztira 170 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten.

Bisitarien jatorriari dagokionez, gehienak Bilbo ingurukoak eta Gasteizkoak izan ziren, baina eskualdeetako jendea ere egon zen. Partaideek baliabideen interesa goraipatu zuten eta hurrengo edizioetan elkarlanean aritzeko nahia erakutsi zuten.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urtarrila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 1 1 2 3 4 5
week 2 6 7 8 9 10 11 12
week 3 13 14 15 16 17 18 19
week 4 20 21 22 23 24 25 26
week 5 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe