Dena prest denboraldi berrirako Mendexa Abentura Park-en

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko otsaila

Gezurra ematen badu ere, laster martxoan sartuko gara eta pixkanaka negua joaten hasiko da. Ondo dakite hori Mendexa Abentura Park-en, eta joan den iraileko estreinaldia eta gero, prest daude berriro ateak zabaltzeko, hainbat berrikuntza eta nobedaderekin gainera. Arkaitz Erkiagarekin bildu gara nobedade horien berri izateko. Abenturarako prest?

 1.Joan den urteko irailean hasi zenuten abentura berri hau. Zein da balantzea lehen hilabete hauen ostean?

Iazkoa urtea lan maila altuko urtea izan zen; parkearen muntaia uda garaian egin genuen eta erronka handia izan zen guretzat irailaren 15erako jarrita geneukan irekiera datara iristea. Bi hilabetez irekita egon ondoren, eta kontuan izanda ez dela urtaro onena, oso pozik gaude izandako harrera eta erantzunarekin.

2. Enpresa bat martxan jartzerakoan gauza asko dira berriak. Zer izan da zuen kasuan espero baino zailagoa eta zer errazagoa?

Proiektuarekin hasi ginenean parkearen irekiera eguna neukan buruan, parke oso bat eraman behar genuen paperetik errealitatera, eta gure esku ez zeuden gauzak kezkatzen ninduten. Azkenean dena ondo atera zen; hornitzaile profesionalak hautatu genituen eta asko erraztu ziguten prozesua.

Irekiera eguna heldu zenean ostera, malda orduan hasten zela iruditu zitzaidan bat-batean. Hala ere, oso gogotsu eta ilusioz beteta sentitzen gara.

3. Neguko geldialdiaren ostean, laster jarriko zarete berriro martxan. Noiz izango da eta ze berrikuntzarekin zatozte oraingoan?

Martxoaren 1etik aurrera zabalik izango dugu parkea berriro. Zirkuituetan hobekuntza batzuk egin ditugu segurtasuna eta erosotasuna uztartzeko. Helburua bezeroak beti modurik seguruenean ibiltzea da, baina segurtasun neurri hauek zirkuituen garapenean trabarik eragin gabe. Bestalde taldeei begira (adibidez ikastetxe edo aisialdiko taldeak), ikastaro moduan antolatutako jarduera desberdinak sortu ditugu: oreka tailerra, punteria tailerra...

4. Nola ikusten duzue datorren denboraldia? Ze asmo edo helburu duzue?

Aurtengo denboraldia gogotsu eta ilusioz hasten dugu. Benetako lehen denboraldia izango da, eta erronka handia dugu aurretik. Bezeroek esperientzia gogokoa izatea eta asetasun maila altua izaten jarraitzea da gure helburu nagusia. Bisitari mota bakoitzak bere neurriko parke bat aurkitzea nahi dugu, segurtasun eta kalitate maila altuarekin. Bakoitzak Mendexan bere “abentura” propioa bizitzea.

 

Informazio gehiagorako sakatu hemen.

Telefonoa: 688856283

Kokapena: Leagi Auzoa, 48289 Mendexa, Bizkaia

Posta elektronikoa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4 5
week 32 6 7 8 9 10 11 12
week 33 13 14 15 16 17 18 19
week 34 20 21 22 23 24 25 26
week 35 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe