Eusko Jaurlaritzak elkartasun-adierazpena ematen die eskualdeko proiektu estrategikoei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko uztaila I

Mendexako akuikulturako parkea, Lekeitio eta Ondarroa artean, Bizkaiko kostaldean kokatua dagoena, Eusko Jaurlaritzak, 2015-2020 aldirako Arrantza eta Akuikulturaren Plan Estrategikoaren esparruan, long-lines bidezko (itsaso zabalean kuskubikoak hazteko sistema bat) itsas-hazkuntzarako interes bereziko eremu deklaratu du. Horrela, poligonoak 556 hektarea ditu guztira, eta lehenengo fase batean 290 hektarea balizatu dira; horietatik 210 ekoizpenerako erabiliko dira. Matxitxako Moluskuak da parke honetan kokatu den lehenbiziko enpresa-ekimena.

Sortu berri den enpresa honek Euskal Herriko arrantza sektoreko hainbat bazkide ditu: Lekeitioko eta Ondarroako kofradiak, Arrankoba, Itsaskorda, Gipuzkoako Kofradien Federazioa (OPEGUI) eta AZTI.

Bestalde, proiektu hau estrategikoa da eskualdearen garapen ekonomikoari dagokionez, eraginkorra izan daitekeelako ez bakarrik ekonomia sektore guztietan, baita transbertsalagoak diren kontuetan ere; esaterako, paisaia, elikadura osasungarria edo jasangarritasuna.

 

 

 

 

 

 

 

Eusko Jaurlaritzak ere proiektu honen garrantzia nabarmendu nahi izan du. Hori dela eta, pasa den uztailaren 3an, IƱigo Urkullu Lehendakariak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailburu Arantxa Tapiarekin batera, Mendexako akuikulturako ekoizpenerako itsasoko poligonoa bisitatu zuen. Ondoren, beste agintari batzuk eta Lekeitioko eta Ondarroako alkateak ere bertan zeudela, Amarra markaren aurkezpena egin zen; produktua izen horrekin merkaturatuko da. Azkenik, gerturatu ziren guztiek produktua zuzenean dastatu ahal izan zuten.

Txomin Lasarte, Matxitxako Moluscos SL enpresako Gerenteari elkarrizketa

Amarra markaren liburuxka

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4
week 32 5 6 7 8 9 10 11
week 33 12 13 14 15 16 17 18
week 34 19 20 21 22 23 24 25
week 35 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2019 ekaina 19
Facebook I-II ikastaroa
2019 ekaina 20
Facebook I-II ikastaroa
2019 ekaina 27
Customer Journey-a edo bezeroaren esperientzia diseinatu