Bisitari kopuruak gora egin du Lea-Artibai eskualdean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko iraila I

Eskualdeko turismo bulegoek eta uztailean eta abuztuan zehar bisitariei egindako inkestek emandako datuen arabera, uda honetan eskualdean izandako bisita kopuruek nabarmen igo dutela konturatu gara. Lea-Artibaiko turismo bulegoek, Ondarroan eta Lekeition kokatuak daudenak, 2019ko uztailetik abuztura bitartean 21.350 bisitari jaso dituzte. Markina-Xemeingo erromesen aterpetxeak, berriz, eguneko batezbesteko 65 erromes hartu ditu maiatzetik abuztura bitartean.

Bulego biek jasotako datuak aztertu ezkero, uda honetako joera positiboa izan dela baieztatu daiteke. Aipatu behar da bisitariaren profila aldatu egin dela. Bisitariek gero eta berariazko informazio gehiago eskatzen dute beraien bisitak diseinatu edo antolatzeko, bai etorri aurretik, bai bertan daudenean. Halaber, eskualdeko baliabideetara bisitak gehitu egin dira. Datu horiek sektorearen betetze datuekin berresten dira, azken urteetako joera jarraitu baitute, betetze tasa altuekin.

Azken finean, Lea-Artibain uda-garaia balioztapen positiboarekin bukatu da. Hala ere, bisitari guztiak gonbidatu nahi ditugu gure eskualdea urte guztian zehar ezagutzera, ikusteko eta egiteko aukera piloa eskaintzen baititu. Horregatik, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea sustatzeko plan bat garatzen ari gara, GR-38 izenarekin ere ezagutzen dena. Euskadi iparretik hegoaldera eratzen duen mendi-bideetako bat da, eta kostaldetik penintsularen barnealdera, Oionetik, salgaiak garraiatzen ziren bide historikoarekin bat egiten du. Lea-Artibain bidearen hiru adar daude: bat Ondarroako portuan itsasoratzen da eta beste biak Lekeitioraino heltzen dira. Horietako batek Markina-Xemein igarotzen du, Santutxu auzotik. Hirugarrenak, aldiz, Lea mendi-bidearen ibilbidearekin bat egiten du. Balio handiko ibilbidea da eta zaindutako, askotariko eta ikusgarria den paisaia eskaintzen du. Baita, bidearen bilakaerarekin lotutako ondare-baliabide sail garrantzitsu bat ere.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6
week 41 7 8 9 10 11 12 13
week 42 14 15 16 17 18 19 20
week 43 21 22 23 24 25 26 27
week 44 28 29 30 31