Lea-Artibai Bilbao-Bizkaia Turismo Plana 360º aurkezpenean
I 2020ko otsaila I
Udalburuek eta Leartibai Garapen Agentziako teknikariek, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako, Bilbao-Bizkaia Turismo Plana 360º aurkezpenean parte hartu zuten. Aurkezpena, lurraldeko turismo-eragile guztiei zuzenduta egon zena, otsailaren 6an Getxoko Muxikebarri zentroan ospatu zen.
Azken urteetan gertatu izan den bezala, erakunde biek turismo-helmuga gisa hazteko beraien apustua indartzen jarraitzen dute, sektorearen garapen jasangarri baten bitartez. Horren adibide dira aurkezpenean erakutsi ziren 2019. urtean lortutako datuak: bisitariei eta gaua igarotzeari dagokionez, sektorearen hazkundea % 3,9an izan da pasa den urtearekin alderatuta, eta helmugan egin duten batazbesteko gastua 2.000 milio eurotakoa izan da.
Ondoren, Bizkaiko hiru turismo-helmugen (Kostaldea, Natura eta City-Bilbo Handia) eszenaratze baten bitartez 2020rako erronkak aurkeztu ziren. Halaber, sustapenerako ekitaldi eta ekimenen egutegia berrikusi zen, lurraldearen helmuga interesatzen den merkatuetan kokatzea ahalbidetuko dutenak.
2018-2025 Turismo ekintza Planaren inguruan, turismo-sektore pribatuarekin eta elkarteekin batera diseinatu da, eta bat dator Turismo Estrategia 2020rekin eta 2018-2025 Turismo Posizionamendurako Planarekin.
Lea-Artibai eta Bizkaiko beste eskualdeei dagokienez, ezinbestekoa da eskualdearen planen eta lurraldearen estrategiaren arteko koordinazioa, Lea-Artibaik hainbat jarduketetan parte hartuko duelako. Azpimarratu beharreko proiektu batzuen artean hurrengoak daude:
- Bilbao-Bizkaia ibilbide luzeak, gai desberdinen araberakoak.
- Eskualde bakoitzean erreferentziazko ekitaldi bat sortzea.
- Bizkaiko Txakolina produktua egituratzea.
- Nitxo-produktuak eskualdeekin eta Bilborekin.
- Ikono handien garrantzia nabarmentzea.
- Txangozaleentzako ibilbideak.