Udazkenerako turismo ekintzak Lea-Artibain
I 2020ko urria I
2020 urtea zaila izaten ari da turismo alorrean. COVID19k sortutako egoerak urte hasieran planifikatutako ekintza guztiak aldatu ditu. Hori dela eta, maiatzean sektore pribatuarekin bildu ginen eta ekintza-plana aldatu genuen, merkatuei erantzuna emanez eta lan egiteko moduak ere egokituz, beti ere osasun baldintzak kontutan hartuta.
Beraz, honako ekintza hauek planifikatu ditugu urte bukaera honetarako:
• Euskal Turismoaren Kode Etikoa lehiakortasun programa.
• Lea Artibaiko Kostako Plana garatu (Hericoast Europako proiektutik sortutako ekintza da eta gure kostalderako turismo bide-orria garatuko da).
• Lea Ibilbidearen inguruan Escape Circuit produktua sortu.
• GR-38 sustapen plana garatu, Bizkaibus eta Bilboko kioskoetan
• Sare sozialetako kanpaina Facebook eta Instagram-en
• Eskualdeko turismo zerbitzuen esku-orriaren difusioa
• Marketin arloan formazioa
• Sare sozialak eta turismo webgunea egunean mantendu
• Gynkana interaktiboa: Uribe eta Busturialdea-Urdaibai eskualdeekin batera, ibilbide digital bat lantzen ari gara. Deskargen bidez, eskualdeko 30 puntutan frogak proposatuko dira, turistak eskualde ezberdinetatik pasatzeko. Bukatzerakoan sari bat zozketatuko da.
• Zapore eta Kosta produktuen kudeaketa sare sozialetan
• Honez gain, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako foroetan eta proiektuetan jarraitzen dugu parte hartzen: Barne turismoa, Euskadi Gastronomika, ibilbideak…