Covid-19aren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien eraginpean dauden Lea-Artibai eskualdeko jatetxe eta ostalarientzako ezohiko laguntzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko abendua I

Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma-egoera deklaratu zen SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko eta zenbait neurri adierazi ziren birusaren hedapenari aurre egiteko.

Neurri horiek berriro ebaluatu ziren lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuan eta honako neurri berri hau ezarri zen: «Ostalaritza eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuen erabateko itxiera ezartzen da, hotel eta ostatu ematen duten beste establezimendu batzuetako jantokietan izan ezik. Otorduak prestatu eta etxez etxe zerbitzatu ahal izango dira edo tokian bertan jasotzeko aukera eman, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte».

Agerikoa da hartutako neurriek eragin zuzena dutela Lea-Artibai eskualdeko gizarte- eta ekonomia-ehunean, hain zuzen ere, jatetxe eta ostalaritza sektorean.

Hori ikusita, Leartibai Garapen Agentziaren asmoa da, udalen lidergoarekin, negozioen aldi baterako itxierak eragindako galera ekonomiko zuzenaren egoera arintzen laguntzea. Baita, ahal den neurrian, negozio horiek behin betiko ixtea saihestea.

Horregatik, Leartibai Garapen Agentziak ezohiko laguntzak argitaratuko ditu azaroaren 6ko Dekretuaren ondorioz itxi behar izan duten establezimenduei zuzenduta. Establezimendu bakoitzak 550 € jasoko ditu, baldintzak bete ezkero.

Gainera, eskualdearen ikuspegitik, jatetxe eta ostalaritzaren arloko enpresei erantzun bateratua eta parekoa emateko, hitzarmena sinatu da Ziortza-Bolibar eta Munitibar-Arbatzegi- Gerrikaitz udalekin, udal horiek ere parte hartu ahal izateko.

Eskaera egiteko epea abenduaren 8tik 15era izango da. Agiriak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali behar dira edo eskura entregatu Leartibai Garapen Agentziaren hiru bulegoetako baten (Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa).

Oinarriak eta informazioa www.leartibai.com webgunean daude eskuragarri.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urtarrila 2021 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 53 1 2 3
week 1 4 5 6 7 8 9 10
week 2 11 12 13 14 15 16 17
week 3 18 19 20 21 22 23 24
week 4 25 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe