BERRIAK / Turismo
Lea Artibaiko turismo ordezkariak Eskualdeko Turismo Plana garatzeko asmoz elkartu dira
Leartibai Garapen Agentziak koordinaturik turismo mahai teknikoko ordezkari publiko-pribatuak elkartu ziren ekainak 13an, bakoitzak ordezkatzen duen erakunde edota sektorearen ekintza-planaren jarraipena egin eta elkarlaneko gaiei buruz hitz egiteko.
Mahai honen helburua turismoaren garapenarekin loturik dauden proiektu eta ekintzetan parte-hartzea eta lankidetza sustatzea da, bai eragile publiko, bai pribatuak elkartuz. Denon ekarpenak kontutan hartuta, ekintza plan bateratu bat aurkezten zaie ordezkari politikoei. Azken helburua jasangarritasun irizpideak jarraituz helmugako turismo kudeaketa integral bat lortzea da. Urtean 3-4 bilera finko egingo dira eta beharrizanaren arabera bilera gehiago ere egingo dira.
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL