BERRIAK / Turismo

Fam Trips eta bisitaldi profesionalak Lea-Artibaira: erein jaso ahal izateko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko urria I

Helmuga sustapenerako arloaren eginkizun nagusienetako bat agente garrantzitsuekin harremanetan jartzea da, beste agente batzuekin edo turistekin harreman zuzenak dituztenak. Horregatik, garrantzitsua da bidaia-agentzia, gidaliburu edo prentsa espezializatuko idazleei, Euskadi edo Bizkaira datozenean eta gure eskualdea bisitatzea erabakitzen dutenean, arreta pertsonalizatua eskaintzea, beraien beharrak ulertzen saiatzeko eta gure eskaintza sortu ahal diren lankidetza proiektuei egokitu ahal izateko. Horren harira, oraintsu, bi bisitaldi oso interesgarri jaso ditugu:

Urriaren 3an, Petra Sparrer, gidaliburuen idazlea, gure eskualdean zehar ibili zen, idazten ari den Euskadiren inguruko gidalibururako datuak biltzen. Basquetour-en bidez antolatutako bere bisitaldian eskualdeko baliabide nagusi, ostatu, gastronomia-eskaintza edo ekintzei buruzko informazioa jaso zuen.

Bestalde, urriaren 8an, PSG Japan Inc. japoniar bidaia-agentziako Masahiro Tsuchiyak bisitatu gintuen. Bisita hori martxoan Bilbao Turismo eta BFAren eskutik Japoniara egin genuen sustapen bidaiaren emaitza izan da. Ibilaldian eta EgaƱa jatetxeko bazkarian zehar japoniar merkatuaren lehentasunak zeintzuk diren eta gurean zer bilatzen duten ezagutu ahal izan genuen. Gure gastronomia asko gustatzen zaie eta deigarri egiten zaie euskara, gure kultura, historia eta gure ondare monumentala. Sailkatzea gustuko dute eta gehien gustatu zitzaion datuetako bat gure eskualdeko biztanleriaren % 98a  euskalduna dela izan zen.

Horrela, Lea-Artibaira turistak erakartzeko aukera berriak zabaltzen dira eta gure nortasunaren balioa azpimarratzen da.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2022 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4 5 6 7
week 32 8 9 10 11 12 13 14
week 33 15 16 17 18 19 20 21
week 34 22 23 24 25 26 27 28
week 35 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe