Udaldian ia 25.000 bisitari jaso dituzte Lea-Artibaiko turismo bulegoek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Eskualdeko turismo bulegoek emandako datuen arabera, Lea-Artibaiko bulegoek (Ondarroakoak eta Lekeitiokoak hain zuzen ere) 23.460 bisitari artatu dituzte 2017ko ekaina eta iraila bitartean. Aipagarria da bisitarien gehiengoa (%45 inguru) abuztuan jaso dituztela.

Turismo bulego bien datuak aztertuz turismo sektoreak joera baikorra izan duela esan daiteke, baieztapen hori sektoreak izandako okupazio datu onekin egiaztatuz.

Era berean, turisten jatorriari erreparatzen badiogu, bisitarien %48 inguru estatukoak dira eta beste %27 atzerritarrak.

Azkenik, bilakaera aztertzen badugu, aurreko urteetako antzeko joera izan du, nahiz eta iaz baino bisitari gutxiago izan. Esan behar baita iazko datua inoiz erregistratutako hoberena izan dela.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Maiatza 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 18 1 2 3
week 19 4 5 6 7 8 9 10
week 20 11 12 13 14 15 16 17
week 21 18 19 20 21 22 23 24
week 22 25 26 27 28 29 30 31