Kontratuak sektoreka Lea-Artibain: nekazaritza

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lea-Artibai gure eskualdean lehen sektoreak beti izan du garrantzi handia, orain arte behintzat gure ekonomiaren motorra nekazaritza eta arrantza izan direlarik. Azken urte hauetan zehar zenbait aldaketa egon dira sinatutako kontratuen inguruan, urte batzuetan kontratuen zenbatekoak nabarmenki goraka egin duelarik (2015 urtea nabarmendu dezakegu). Hauek dira 2010. urtetik 2016 urtera kontratuen nondik norakoak.

Eskualdean sinatutako kontratu guztiak kontuan hartuta, beheko taulan ikus daitezke nekazaritzako kontratuei dagozkien ehunekoak. Orokorrean, biztanleria gutxiago duten herrietan (Berriatua, Etxebarria eta Aulesti esaterako) nekazaritzaren pisua zertxobait hazi da 2010 eta 2016 urteen artean. Honek lehen sektoreak udalerri horietako ekonomiaren motorra izaten jarraitzen duela adierazten du nolabait. Beste herrietan eta Lea-Artibain orokorrean, nekazaritzaren pisu erlatiboak bera egin du.

Aipatzekoa da  eskualdeko udalerri batzuk batez ere, baina orokorrean Lea-Artibai eskualdeko herri guztiak eta Leartibai Garapen Agentzia, buru-belarri dabiltzala lanean lehen sektoreari bultzada bat emateko, batez ere nekazaritzan ekintzailetza sendotzeko eta ekoizpena eta kontsumoa igoarazteko.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Maiatza 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 18 1 2 3
week 19 4 5 6 7 8 9 10
week 20 11 12 13 14 15 16 17
week 21 18 19 20 21 22 23 24
week 22 25 26 27 28 29 30 31