2017an zerbitzuen sektorean sinatu dira kontratu gehien Lea-Artibain
2018ko otsaila
Estatutako Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) argitaratutako azken datuen arabera, 2017an 7.915 kontratu sinatu dira Lea-Artibain, eta horietatik %53 zerbitzuen sektorekoak izan dira. Hala ere, bai lehen sektoreak bai industriak pisu handiagoa dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta Bizkaian baino, beheko taula eta grafikoan ikus daitekeenez. Ildo berean, oso aipagarria da eskualdeko hiru udalerritan (Markina-Xemein, Ondarroa eta Berriatua) metatzen direla 2017an eskualdean sinatutako kontratuen %65a.