Lea-Artibaiko biztanleria zahartzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko martxoa

INE-Estatistika Institutu Ofizialak argitaratutako azken datuen arabera 2017an Lea-Artibain 26.028 biztanle egon ziren, horietako %80 eskualdeko hiru udalerri handietan kontzentratuta (Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa). Era berean, aipagarria da hirurogeita bost urtetik gorako 6.041 pertsona egon zirela, biztanleria osoaren %23 inguru. Proportzio hori Euskal Autonomia Erkidegoakoa zein Bizkaikoa baino zertxobait handiagoa da, beheko taulan ikusi daitekeen bezalaxe.

Halaber, herriz herri aztertzen baldin badugu Aulesti da biztanleria zaharrena duen herria, Ondarroa eta Lekeitiok jarraiki.

Azkenik, azken 10 urteetako bilakaera aztertzen baldin badugu, esan dezakegu Lea-Artibai eskualdeko hirurogeita bost urtetik gorakoen pisua hazi egin dela (bi puntu inguru), baina bai Euskal Autonomia Erkidegoak baita Bizkaiak ere izan dute hazkundea alderdi honetan, nahiz eta motelagoa izan den.

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urtarrila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 1 1 2 3 4 5
week 2 6 7 8 9 10 11 12
week 3 13 14 15 16 17 18 19
week 4 20 21 22 23 24 25 26
week 5 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe