Aste Santuetan ia 1000 bisitari jaso dituzte Lea-Artibaiko turismo bulegoek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko apirila

Eskualdeko turismo bulegoek emandako datuen arabera, Lea-Artibaiko bulegoek (Ondarroa eta Lekeitiokoek hain zuzen ere) 829 bisitari izan dituzte 2018ko martxoak 29 eta apirilak 3 bitartean.

Turismo bulego bien datuak aztertuz turismo sektoreak joera baikorra izan duela esan daiteke, baieztapen hori sektoreak izandako okupazio datu onekin egiaztatuz.

Era berean, turisten jatorriari erreparatzen badiogu bisitarien %53 inguru estatukoak direla ikus dezakegu, eta beste %12 aldiz atzerritarrak.

Datu hauek azken urteetako bilakaera baikorra baieztatzen dute, izan ere, azken urteetako datuen emaitzak berdintsuak izaten ari dira.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urtarrila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 1 1 2 3 4 5
week 2 6 7 8 9 10 11 12
week 3 13 14 15 16 17 18 19
week 4 20 21 22 23 24 25 26
week 5 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe