Lea-Artibaiko biztanleria gaztearen pisu erlatiboa baxua da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko maiatza

Garapen Agentzien Euskal Elkartearen azken datuen arabera 2017an 26.028 biztanle zeuden Lea-Artibain, hauen %80a eskualdeko hiru udalerri handietan kontzentratuta (Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa). Aipatzekoa da 0-19 urteko adin tartea 4.585 gaztek osatzen zutela, eta hori biztanleria osoaren %17,62a baino ez dela. Beheko taulan ikus daitekeen moduan, proportzio hori Euskal Autonomia Erkidegokoa baino zertxobait txikiagoa da, baina ia Bizkaikoaren parekoa (zertxobait handiagoa Lea-Artibain).

Halaber, datuak herriz herri aztertzen baditugu Gizaburuaga da biztanleria gazteena duen herria, Ispaster eta Berriatuak jarraituta.

Azken bost urteetako bilakaerari erreparatzen badiogu aldiz,  2013. urtetik hona 0-19 urte bitarteko biztanleriaren pisua zertxobait  hazi dela ikusi dezakegu.

(Egin kilk irudia handitzeko)

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 27 1 2 3 4 5
week 28 6 7 8 9 10 11 12
week 29 13 14 15 16 17 18 19
week 30 20 21 22 23 24 25 26
week 31 27 28 29 30 31