ELKAR-ekin, turismoaren arloan proiektu berritzaileak sortzeko proiektua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko otsaila

ELKAR-ekin proiektuaren helburu nagusia Lea-Artibai eta Uribe eskualdeko turismo arloko enpresa eta eragileak dinamizatzea da. Horrela, elkarlaneko negozio aukerak identifikatu eta sortu nahi dira, bereziki gastronomiarekin eta slow mugimenduarekin erlazionatutako produktu turistikoen garapenari begira.

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektua da, eta aurretiaz aipatu bezala, bi eskualdek hartzen dute parte: Uribe eta Lea-Artibai. Ez da bi eskualde hauek elkarlanean jarduten duten lehen aldia, izan ere hainbat ekimen antolatu dituzte modu bateratuan: Lea-Artibaiko asteburu gastronomikoa, Gustoko Azoka…

Aukeratutako gaiei dagokienez, gastronomiari arreta berezia eskaintzen zaio Bizkaia bisitatzen duten turistentzat erakarpen faktore garrantzitsuenetarikoa delako, eta motibazio iturri nagusietakoa. Gure lurraldeak kalitatezko eskaintza gastronomikoa dauka, produktuari eskaintzen zaion garrantzia delarik ardatz nagusia. Slow filosofiak ere badauka bere merkatu-hobia, izan ere gure kasuan Mungia (Uriben) eta Lekeitio (Lea-Artibain) mugimenduaren kide sortzaileak dira, eta CIttaslow sarearen partaideak. Gainera, merkatuak bisitatzeko motibazio berriak eskatzen dituela jakinda, produktu eta zerbitzu berrien sorrera eskaintzaren ardatzetako bat izan behar da turismoaren arloan.

Orain arte proiektuaren baitan antolatutako ikastaroetan parte hartzea altua izan da, eta gainera turismo arloko enpresa tipología ezberdinek erakutsi dute interesa, esaterako ekoizleak, ostatuak, jatetxeak, zerbitzu publikoak eta turismo aktiboko enpresak.

Lehen ikastaroan dinamika ezberdinak egin ziren parte hartzaileek ikuspuntu ezberdinetatik helburu berdinari buruz  pentsatzeko. Lehenik bakoitzak bere negozioarekin erlazionatutako ideiak bota behar zituen, baina gero beste enpresen tokian jarri behar izan ziren ideia berriak botatzeko. Behin ideiak batuta, prest daude bigarren ikastarorako, non hiru negozio ideia sortu beharko dituzten urtean zehar garatzeko.

Produktuak sortzeko ikastaro berri hau otsailaren 13an izango da Uriben, eta otsailaren 20an Lea-Artibain.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Maiatza 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 18 1 2 3 4 5 6
week 19 7 8 9 10 11 12 13
week 20 14 15 16 17 18 19 20
week 21 21 22 23 24 25 26 27
week 22 28 29 30 31