LEADER 2019, landa-inguruko udalerrientzako diru-laguntza zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko iraila I

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak, 2019ko ekitaldirako, EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan, Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzetara aurkezteko epea zabaldu du.

Diru-laguntza honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsioak egitea sustatu nahi da, ondorengo lerro hauen baitan:

-       Nekazaritzakoak ez diren jardueretarako enpresak sortzeko laguntzak (start up).

-       Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsioetarako laguntzak.

-       Besteen konturako kontrataziorako laguntzak.

-       Udalerrietako berritze, azpiegitura eta oinarrizko zerbitzuetarako laguntzak.

-       Etxebizitzarako laguntzak.

Diru-laguntza hau Leader eremuan beren jarduerak nekazaritzakoak ez diren eremuetara dibertsifikatzen dituzten nekazariei bideratuta dago (pertsona fisikoak edo juridikoak), betiere lanbide nagusia nekazaritza badute. Baita sortu berriak diren eta nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak zein enpresa txikiei eta enpresa berri bat sortzeko konpromisoa hartzen duten pertsona fisikoei ere.

Lea-Artibai eskualdearen kasuan ondorengo udalerriak dira Leader eremuaren baitan daudenak: Etxebarria, Berriatua, Ispaster, Mendexa, Amoroto, Gizaburuaga, Munitibar-Arbazegi-Gerrikaitz eta Ziortza-Bolibar.

Laguntza honen aurrekontua 380.000€ takoa da. Eskariak aurkezteko epea 2019ko irailaren 23ra arte egongo da zabalik.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2
week 32 3 4 5 6 7 8 9
week 33 10 11 12 13 14 15 16
week 34 17 18 19 20 21 22 23
week 35 24 25 26 27 28 29 30
week 36 31