Leartibai Garapen Agentziaren laguntzarekin ia 950.000 euroko dirulaguntzak eskatu dira ekintzaile eta enpresa txikien izenean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko urria I

Leartibai Garapen Agentziak enpresen sorrera-prozesuan laguntzen die eskualdeko ekintzaileei. Baita jaso ahal dituzten dirulaguntzen eskariak egiten ere.

Ekintzailetza sektorera zuzendutako sei dirulaguntza deialdi ezberdin daude, hainbat helburu dituztenak eta erakunde ezberdinetatik datozenak: autonomo moduan alta emateagatik; itsasertzaren garapenarekin lotutako enpresa berriak sortzeagatik; landa eremuaren garapenarekin lotutako enpresa berriak sortzeagatik; ideiak lantzeagatik; hasierako inbertsio eta gastuak ordaintzen laguntzeko; eta abar. Horiek guztiak kontuan hartuta, 305.126,89 euro eskatu dira, 32 eskatzaileren artean.

Kontratazio berriak egin dituzten ekintzaileentzako ere hainbat dirulaguntza eskari egin dira; guztira 12.500 euroko laguntza eskatu da.

Sortu berriak diren enpresek edota merkatuan hainbat urtetan lanean dihardutenek ere aukera dute beraien proiektu berrientzako dirulaguntzak eskatzeko. Horretarako, bi deialdi ezberdin daude: itsasertzeko garapenerako laguntzak eta landa eremuko garapenerako laguntzak.

Eremu horietan 630.848,42 euroko aurrekontua aurkeztu da dirulaguntzetara, 12 eskatzaileren izenean.

Ondorioz, Leartibai Garapen Agentziaren laguntzarekin, 948.475,31 euroko dirulaguntzak eskatu dira eskualdeko hainbat ekintzaile eta enpresa txikiren izenean. Urte amaierara bitartean beste laguntzaren baten deialdia espero den arren, ez da aurreikusten kopuru hori asko handituko denik.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urtarrila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 1 1 2 3 4 5
week 2 6 7 8 9 10 11 12
week 3 13 14 15 16 17 18 19
week 4 20 21 22 23 24 25 26
week 5 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe